Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Apirilaren 25a

Bidasoan euskaraz - Adar-moztaile bat eta baratzezain beharra - Gazteendako aktibitateak - Jon Anzaren oroimenez - Kaxiano omendu - Adixikideak-en lotoa - Pilota

Bidasoan%20euskaraz%20-%20Adar-moztaile%20bat%20eta%20baratzezain%20beharra%20-%20Gazteendako%20aktibitateak%20-%20Jon%20Anzaren%20oroimenez%20-%20Kaxiano%20omendu%20-%20Adixikideak-en%20lotoa%20-%20Pilota

Bidasoan euskaraz

Urtero bezala, Pausuko Bakalau elkarteak “Bidasoan Euskaraz” izeneko jaialdia antolatzen du. Aurtengoa maiatzaren 2tik 5era izanen da. Egitaraua: maiatzaren 2an, ostegunarekin, Bidasoa Oinez izeneko ibilaldia Bidasoa ibaiaren bi aldeetan barna. Xaia ostatutik abiatuko dira (9:00). Ondotik xingar eta arroltze aipatu ostatuan. Arratsean, Talo Besta DJ Oscar Ciak animaturik (19:00-22:00). Maiatzaren 3an, ostiralarekin, kantu afaria Kuxkuxtu taldearekin (20:00). Sagarnotegiko menua, 40 eurotan. Maiatzaren 4an, larunbatarekin, haurrendako Pontx pailazoaren ikusgarria (16:00), arratsean kontzertua Petti kantariarekin (19:00). Maiatzaren 5ean, igandearekin, pilotako finalak (10:00). Horren ondotik, aperitifa eta bazkaria Xaia ostatuan, Kuxk taldeak animaturik. Prezioa: 25 euro. Arratsean (19:00), kontzertuak Sacre Encierro eta Djingl’s taldeekin. Informazioa eta bazkari-afari erreserbak: 05-47-75-07-02.

Adar-moztaile bat eta baratzezain bat behar

Herriak adar-moztailea eta laborantza biologikoan aditua den baratzezaina xerkatzen ditu. Ekainean eta irailean lanean hasiko dira. Adar moztailearen eginbeharrak: herriko arbolak zaintzea, herriko berdeguneak sortu eta ingurumen naturala zaintzea eta landaketak egitea. Aurkezteko azken epea: apirilaren 28a. Baratzezainaren eginbeharrak: lurraren, laborantzaren planifikatzearen, lanaren antolaketaren, materialaren kudeaketaren, garbiketaren, horniduren eta abarren gidaritza hartzea; baratzezaintza ekoizpen biologiko batean segurtatzea, eskolako jantegiaren beharretara egokituz. Etxaldean ezarriak diren aktibitate pedagogikoak puntualki laguntzea. Aurkezteko azken epea: maiatzaren 10a.

Gazteendako aktibitateak udaberriko oporretan

Urruñar gazteei udaberriko oporretan proposatuak zaizkien aktibitateen egitarauak biltduak dira. Herriko kirol zerbitzuak eta gazte guneak 6 eta 17 urte arteko gazteei aktibitateak eskaintzen dizkiete udaberriko oporretan, apirilaren 15etik 26ra. Rando, parkour, egonaldia, bizikleta irteera eta igerilekua, arrantza, Salouko egonaldia, lasergame... egitarauan daude.

Jon Anzaren oroimenezko ekitaldia

Jon Anza, Urruñan bizi izan zen errefuxiatu donostiarra, 2009ko apirilaren 18an desagertu zen eta haren gorpuzkiak 2010eko martxoaren 11n aurkitu zituzten Okzitaniako Tolosako gorputegi batean. Hamabost urtera euskal militantearen familiak eta lagunek egia argitzea galdetzen dute, izan ere, afera honetan aski alde ilun badira oraino, ikerketak ez baitu balio izan porrot judiziala azaltzeko. Euskal militantea omentzeko ekitaldia egin zuten apirilaren 18an, hilerrian, bertan baita ehortzia. Goizean, prentsaurrekoa egin zuten eta Filipe Aramendi auzapezak, Jon Anzaren familiak, Maritxu Paulus Basurko abokatuak eta Jon Anzaren lagun eta lankideek parte hartu zuten.

Kaxiano omendua Xaia ostatuan

Urtero Baleak elkarteak bertsulari edo kantu-egile baten omenezko kantu afaria antolatzen du Pausuko Xaia ostatuan. Hilaren 20an, larunbatarekin, Kaxiano Ibargoien omendu zuten, eta afarian zehar bere kantuak abestu zituzten: Itsasontzi baten, Mesedez eskatzen dizut, Zorionak… eta abar. Giro polita izan zen Xaian eta afaltiarrek umore onez pasatu zuten gaua.

“Adixkideak” elkartearen lotoa

Hilaren 27an, larunbatarekin (20:00), “Adixkideak” elkarte laikoaren lotoa eginen da, Iturbidea kiroldegian.

Pilotari urruñarren emaitzak

Ipar Euskal Herriko Pilota Batzordearen buruz-buruko trinket lehiaketaren A mailako finaletan, apirilaren 14an, igandearekin, Baionako Moderne trinketean jokatu ziren partidetan honako emaitzak erdietsi zituzten: P. Etxeberri eta Sanchez 40 - Bixente Bideondo urruñarra eta Ducassou 32. Aupa Bixente, hurrengoan izanen da!

Adindunendako ekitaldiak

Hilaren 25ean, ostegunarekin, joste eta trikotatze lanak Posta gelan (10:00) eta mahai jokoak (14:00). Hilaren 26an, ostiralarekin, osasunez ongi izateko ekintzak Jeanne Senper gelan (10:00-11:30). Hilaren 29an, astelehenarekin, Ibilaldia Basilurrera, osora 7 km. Abiatzea: Posta gelatik (14:00). Hilaren 30ean, asteartearekin, sukaldaritza saioa eta bazkari partekatua, menua: udaberriko entsalada, Posta gelan (10:00) eta ate eta liburu gelditzea (14:00). Izena emateko: 07-64-62-55-14 edo 05-59-47-95-08.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016