Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Apirilaren 25a
Olhain ikastolako aldizkaria - Txinparta - Egoera zibila - Herriko Etxearen mezua - Kirola
Olhain ikastolako aldizkaria
Aurten ere, ikastolako ikasleek beren aldizkaria atera dute. Erakasleek lagundurik, gela bakoitzak artikuluak, jokoak, edota dokumentalak sortzen ditu. Aurtengoa, hirugarren edizioa da, 2022an hasi baitziren aldizkari baten argitaratzen. Asmoa da herriko ostatu eta mediku geletan dokumentu ttikia uztea, egin duten lan ederra herritar guziei ezagutarazteko.
Txinparta
Elkarte berri bat osatu dute, zigante bat jadanik badute, bainan nahi dituzte bertze bi muntatu. Hortakoz, gazte batzuen bila ibilki dira, zigante horien ibiltzeko, bai eta ere diru laguntzak eskuratzeko. Beraz, kutxa batzu herriko dendetan badituzte emanak, zuen borondate onaren beha daude, eskerrak aitzinetik.
Martxoko egoera zibila
Sortzeak - Velez-Llenas Vega (2024-03-04).
Heriotze - Herreman Marcel-Maurice 94 urte (2024-03-11).
Ezkontza - Supan Gaspar eta Agesta Arantxa (2024-03-02).
Kasu: Herriko Etxearen mezu bat
Familia bat harrapatua izan da, telefonoz deitu eta, etxerat etorri dira, mintzaira eder batekin manipulatuak izan dira eta diru anitz kendu. Beraz kasu handia eman eta zerbait sinatu aitzin galderak egin auzoko norbaiti edo Herriko Etxeari.
Kirola
Pilota: Trinketean buruz-buruka: Frantziako txapelketan, A mailan: Gurruchaga Bettik 33-40 finalerdia galdu du Endaiarrak-en kontra.
Errugbia: Neskek Saran 20/19 irabazi dute Eibar-en kontra. Mutilak pausako ziren.