Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Apirilaren 25a

Armairu hustea - Kontzertua - Antzerki ikastaroa - Idazketa tailerrak - Konpostatzaileak - Tankako hitzorduak- Antzerkia

Armairu%20hustea%20-%20Kontzertua%20-%20Antzerki%20ikastaroa%20-%20Idazketa%20tailerrak%20-%20Konpostatzaileak%20-%20Tankako%20hitzorduak-%20Antzerkia

Armairu hustea

Apirilaren 26 eta 27an, ostiral eta larunbatean (10:00-18:00), objektu ttikien salmenta iraganen da erretegian. CDak, DVDak, liburuak,… salduak izanen dira. Salmentak helburu humanitarioa ukanen du. Prezio apalak izanen dira, salmenta pisuaren araberakoa izanen da. Informazio gehiago ukateko ala harremanetan sartzeko 06-18-67-04-69 deitu.

Kontzertua

Apirilaren 26an ostiralez (21:00), Arin deitu gizon koruak herriko elizan kontzertua emanen du. Informazio gehigarrien ukateko, 05-59-26-03-16 telefonora deitu.

Antzerki ikastaroa

Apirilaren 27an larunbatez (10:00-19:00), eta 28an igandez (10:00-17:00) helduendako antzerki ikastaroa antolatua izanen da Peyuco Duhart zentro kulturalean. “A la recherche de son propre clown” deitu ikastaroa, Maria Aguirreren eskutik izanen da. Pailazo tailer hunek bidaia artistikoa, beste dimentsio baten esplorazioa eta gorputzaren, baita irudimenaren jolasa eskainiko ditu. Asteburuak 100 eta 130 euroren artean kostako du. Harremanetan sartzeko 05-59-51-24-17 deitu.

Idazketa tailerrak

Apirilaren 27an larunbatarekin (10:00-12:00), Delphine Saubaber-ek helduendako idazketa tailerra animatuko du. Idazketaren plazera eta hitzak beren forma guzietan deskubritzeko parada ezin hobea izanen da! Mediatekan iraganen da eta kitorik. Harremanetan sartzeko 05-59-26-28-99.

Tanka gelaren hitzordua

Maiatzaren 3an ostiralez (20:00), “Fuga!” dantza ikusgarria ikusteko aukera izanen da. Elirale konpainiaren eskutik, ikusgarri hunek Cyril Geeroms baita Yutaka Takei dantzari garaikidea eta Oihan Indart euskal dantzaria argitan ematen ditu. Torrom Borrom instrumentuak segiturik, dantza ikusgarri izigarri polita eskainia izanen da. Tokiak 8 eta 18 euroren artean, sartzeak tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunetik eros daitezke.

Auzoko konpostatzailea

Bi auzo desberdinetan konpostatzaile kolektiboak ezarri ondoren, herriak auzo berri batean beste bat ezartzeko deialdia egin du. Ekimena etxebizitza kolektiboetan bizi direnei zuzendua da. Konpostagailu kolektiboa 30 etxetara mugatua da. Konpostatzailea espazio publikoetan ezarri behar da, lurzoru egokian eta indarrean diren erabilerak baita segurtasun-arauak nahastu gabe. Eskaera www.saintjeandeluz.fr webgunetik egin daiteke ekainaren 30a arte.

Antzerkia

Apirilaren 30ean asteartez (19:30), Iduzkilore taldearen “Ihesi” antzerkia ikusgarri izanen da herriko ikastolan. Hona antzerkiaren istorioa: “Bi emazte bide bazterrean. Alde batetik, Sabina zahar etxetik ihesi, beste aldetik Marga familiatik ihesi. Amets bat irudikatzen ibiliko dira jakin gabe zein heinetan gauzatuko den...”. 6 urtetik gorakoei zuzendua da, urririk!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016