Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Uztailaren 04a

Olinpiadak denentzat - Hondartzako txabola - Jessica Berra Europako txapelduna - "Les Variétés" zinemaren berritzea

Olinpiadak%20denentzat%20-%20Hondartzako%20txabola%20-%20Jessica%20Berra%20Europako%20txapelduna%20-%20Les%20Varietes%20zinemaren%20berritzea

Olinpiadak denentzat

Hendaiako Gazte Herritarren Batzordeko gazteek uztailaren 6an larunbatarekin (14:00-18:00), Ondarraitz estadioan Olinpiadetan parte hartzera gomita zabaldu dute. Familiakoak edo lagunak izan, 5 pertsoneko taldeak osatu behar dira eta hainbat jokotan parte hartzen ahalko da: baloia preso, euskal txapela, soka-tira, saskibaloia eta flag.

Hondartzako txabola

Udan, 14 eta 17 urte arteko gazteak hondartzako txabolara ongietorriak dira. Uztailaren 8tik 16ra (14:30-18:30), astelehenetik ostiralera, hilabeteak 11 euro kostako du. Informazio gehigarrien ukateko: accueiljeunes@hendaye.com edo 06-31-01-90-30.

Jessica Berra Europako txapelduna

Jessica Berra lehen arribatu da Poloniako Gdansk herrian iragan den Europako itsas arrauneko txapelketan. Zorionak Jessica!

"Les Variétés" zinemaren berritzea

Ekainaren 28an, "Les Variétés" zinema berriz ideki da, orain arte berritzeko lanak eraman baitzituzten. Besaulki berriak, bi lagunentzako jarlekuak, eskailera argiztatuak... dena zinemazaleen erosotasuna eta segurtasuna hobetzeko!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/07/04

Bizian badira...

Ainhoa Etchenique

Bizian badira, behin bakarrik gertatzen diren aukera sinestezinak. Herria astekarian lan egitea horietako bat izan da niretzat. Gutien espero nuenean gertatu da, esperantza galdu nuen momentuan. Hasi naizenetik jadaneko sei hilabete pasa dira, denbora izigarri fite pasa da. Gauza anitz ikasi ditut eta oraino ditut ikasteko. Kazetaritzaren mundua deskubritzen hasi naiz, artikuluak idazteko arauak, hots astekaria eskuetan duzunean eta artikuluak irakurtzen dituzunean, begipean duzuna nola egina izan ote den nehoiz galdetu ez nintzen guzi hori. Kazetaritza biziki aberatsa da, egunero gauzak ikasten dira eta jende anitzekin gurutzatzen da. Irakurri, idatzi, ezagutu eta deskubritu euskaraz egin ahal izatea gainera, oraindik politagoa da. Astekari hunek dituen baloreak maite ditut, denek egiten ditugun indarrei esker, aurten Herriak 80 urte beteko ditu.

Bizian badira aldaketa batzuk, kapituluak hesten eta beste...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016