Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Apirilaren 25a
Eskubaloia - “Flipluf” ikuskizuna - Pilota
Eskubaloia
Frantziako xapelgoan, Irisarri/Atharratzeko hemezortzi urtez petikoek galdu dute, Lormont-en, 25-38.
Heldu den larunbatean partida bat baizik ez da izanen, bainan biziki inportantea. Nazional 2 mailan, lehen taldeak Ortese errezebituko du (19:00). Irisartarrek behar dute absolutuki irabazi, heldu den sasoinean, maila berean egoiteko esperantza ukaiteko.
“Flipluf” ikuskizuna
Maider Martineau eta Arantxa Lannes-ek eman euskarazko ikusgarria da, apirilaren 26an, ostiral huntan Ospitalean bi aldiz eskainiko dute (10:30 eta 15:00). Haurrentzat den obra hunen istorioa: “Batzutan urak beldurtzen du. Ustekabean egoeraz aldatzen da. Barnean sartzeko zer abentura! Batzuetan hotzegi, bestetan beroegi. Noiztenka uhin handiak badira eta ziliportatzen dute. Artetan ura irensten da. Ez da beti errex bere burua urera botatzea... baina ondotik zoin goxo den!”. Segur haurrek memento xoragarria pasatuko dutela, aitzin izena eman behar da 05-59-37-97-20 edoospitalea@le64.fr bidez.
Pilota
Palantxa - Iparraldeko Pilota Batzordeko xapelgoaren kondu, gure neskek trinketean biziki xapelketa ona eraman dute. Final-laurdenetan lau pare arizan dira eta ondotik finalerdien jokatzeko hiru gai izan dira. Hirugarren mailan: Amaia Muscarditz-Katixa Vignau Tuquet 34-40 galtzaile Zaharrer Segiren parean. Ttarroetan, Irisartarrak-ekobi pareak elgarren kontra arizan dira. Irisartarrak 1: Saioa Bidart-Lore Acheritogaray 40. Irisartarrak 2: Elaia Bidart-Maitena Urruty Aguer 21. Orain, Saioa eta Lore finalean ariko dira, apirilaren 28an (10:45), Arrangoitzeko trinketean, Oztibartarrak-en parean. Suerte on gure pilotarieri!
Esku-huska - Frantziako xapelketan, buruz-buruka, gure elkarteko bi pilotariek finalerdiak jokatu dituzte. Artekoetan: Eneko Etchevers-ek 28-40 galdu du Xalbat Duhalderen parean. Lehen mailan: Julien Etchegarayk galdu du 29-40 Mikael Massonderen aitzinean. Orain trinketean arizan ondoan, plaza laxoko bidea hartu beharko dute!