Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Apirilaren 25a

Mintzaldia - Udaberriko merkatua - Maitz lorearen lasterka

Mintzaldia%20-%20Udaberriko%20merkatua%20-%20Maitz%20lorearen%20lasterka

Mintzaldia

Gernikaren bonbardaketa eguna kari, apirilaren 26an ostiralarekin (19:00), La Perle gelan Elias Sanbar Unescon egona den Palestinako enbaxadore ohiak “Gernika-Gaza, oroitu eta ekin” mintzaldia emanen du.

Udaberriko merkatua

Apirilaren 28an igandearekin, udaberriko merkatuaren laugarren edizioa eginen da. Herriko hogei bat ekoizle eta artisau Plaza Berrin elkartuko dira, haziak, kimuak eta landareak trukatzeko aukera ukanen dute. Aizu Ikastolak pastizak salduko ditu eta Basté Quiétako APE-k edariak. Goizean (11:00), mutxikoak dantzatzen ahalko dira Punpeka taldeak animaturik.

Maiatz lorearen lasterketa

Maiatzaren 1ean, Ainhara elkarteak maiatz lorearen lasterketa antolatzen du. Lasterketa desberdinak antolatuak dira, hala nola 7 kilometroko ibilaldia 7 eurotan (9:00), haurren 1 edo 2 kilometroko lasterketa urririk (9:15), 7 kilometroko traila 9 eurotan (10:00) edo 12 kilometroko traila 13 eurotan (10:15). Izena pb-organisation.com webgunetik eman daiteke, edo egunean bertan 2 euro gehiago pagatuz. Bukatu eta, edatekoa izanen da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3745. zbk

Gure Hitza | 2024/04/25

Etxeko aferak

Peio Jorajuria

Gaur etxeko aferak aipatuko ditut hemen. Alabaina, Herria astekariaren biltzar nagusia genuen joan den ostiralean, Itsasun, Mikel Hiribarren auzapezak ongi-etorri beroena eginik. 2006an ere Itsasuko Herriko Etxean bildu ginen. Orduko argazkiari so egin diot, kuriostasunez. Gauzak aldatu direla hemezortzi urtez! Orduan Roger Gamoy auzapezak, berrikitan zendutakoak, eta Jean-Paul Iriquin auzapez-ordeak gintuzten errezibitu. Gaur Itsasuko giderrak eskuz aldatuak dira, bai eta Herria kazetarenak ere, orduko kide andana betirako airaturik, azkenik Beñat Goity izpurar apeza, urte luzetan elkartearen diruzain izana, euskaltzain urgazle bestalde, joan den ostiral goizean ehortzi dena, gure biltzar nagusia iragaiten ari zen memento berean. Bi hamarkada hauetan gure taldea gaztetu da, doi bat bederen, eta emazte kopurua emendatu, baitzuen elkarteak holakoren beharra. Ordutik, kazeta ere aldatu da, bai itxuraz, bai mam...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016