Ba ote dakixu? | 2024ko Maiatzaren 09a

Emazteen bozkatzeko eskubidea, azkenean! (2/3)

1870eko irailaren 4an, Bigarren inperioa erori-eta, Frantziak Prusiaren kontra gerla galdu-eta, Léon Gambettak, Pariseko Herriko Etxeko balkoitik, Errepublika proklamatu zuen. III. Errepublikak 70 urte iraun zuen baina emazteeri bozkatzeko eskubidea sekula ez emanez.

Ba ote dakixu? | 2024ko Maiatzaren 02a

Emazteen bozkatzeko eskubidea, azkenean! (1/3)

Duela 80 urte, 1944ko apirilaren 21ean, Frantziako emazteek bozkatzeko eskubidea lortu zuten. Azkenean erraiten ahal zen, aspalditik frantses emazteak borrokatzen baitziren eskubide horren lortzeko, gizonek mende bat aitzin lortua zutena, eta ere ikusiz mundu osoan emazte anitzek jada lortua zutela (1893an Zeelanda Berrian baina hautetsi ezin izanez, Finlandian 1906an eta hor lehen aldikoz hautetsi izateko eskubidea ukanez).

Ba ote dakixu? | 2024ko Apirilaren 25a

Lenin (4/4)

Leninek alderdi militarizatu eta hierarkizatua eraiki zuen, burdinazko esku batez kudeatzen zuena. Boterea indarrez hartzeko tresna bazuen. Aukera bakarrik falta zitzaion. Lehen mundu gerlarekin helduko zen.

Ba ote dakixu? | 2024ko Apirilaren 18a

Lenin (À‚'¾)

1900ean, Europa mendebaldera (Geneva) erbestera joan zelarik, Lenin errusiar langile mundutik urrundu zen baina denbora hori baliatu zuen teoriatik praktikara pasatzen ahal zenez pentsatzeko eta galde bati ihardesteko: nola konkistatu boterea?

Ba ote dakixu? | 2024ko Apirilaren 11a

Lenin (2/4)

1891n, Vladimir Ulianov ezagutzen dugun "Lenin" bilakatzetik oraino urrun zen. Lagunik eta harremanik gabe edo kasik, bere familia ostrazismoz baztertua baitzen bere anaiaren kondenaz geroz. Maiatzean, bere arreba maitea, Olga, galdu zuen, eritasunez hila hogei urterekin soilik. Azaroan, dretxo diploma lorturik San Petersburgoko unibertsitatean, nahirik gabe, baina diru eskasarengatik, Lenin Simbirskera sartu zen abokatu karrera baten abiatzeko, bulego baten enplegatu gisa.

Ba ote dakixu? | 2024ko Apirilaren 04a

Lenin (À‚'¼)

Duela ehun urte, 1924ko urtarrilaren 22an, pausatu zen Lenin. Pertsona gutik hain influentzia handia ukan dute munduko historian. Lenin arte, komunismoa teoria bat egon zen (marxismoa), eta hark zuen "errusiar iraultza handia" gidatu eta gauzatu, lehen erregimen komunista eraiki, esperantza izigarri handia piztuz Europa osoan.

Noblezia ttipiko haurra

1870an, Lenin, bere egiazko izenaz Vladimir Ulianov, familiak "Volodia" deitzen zuena, Simbirsk-en sortu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016