Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 18a

Joko olinpikoak, historia mitiko bat! (3/5)

1.500 urtez debekatua izan ondoren, 1896an, Joko olinpikoak berpiztu ziren. Ez Olinpian baina Grezian halere, Atenasen. Lehen edizio horrentzat, ez zen popular olderik izan baina errege (eta lehenik Greziako erregea, Georges I.a), printze eta aristokrata anitzek Jokoen lehiaketak segitu zituzten.

"Citius, Altius, Fortius"

33 urterekin, Pierre de Coubertin-entzat ospe handiko bururapena zen. Lau urte lehenago presentatu proiektua, eszeptizismo orokorrean,...

Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 11a

Joko olinpikoak, historia mitiko bat! (2/5)

Aitzinaroko Joko olinpikoak mila urtez antolatuak izan ziren. 393an (Jesus-Kristoren ondotik), Teodosio I.ak (lehen enperadore katolikoa), giristinotasuna erromatar inperioaren erlisio bakarra bezala proklamatu zuen eta pagano kultuak debekatu zituen, haien artean Joko olinpikoak, Zeus ohoratzen baitzuten. Baina Jean-Manuel Roubineau historialariak Jokoak 420ko hamarkada arte antolatuak izan zirela pentsatzen du: "Atletiko lehiaketendako greziar zibilizazioaren (iluntzean zena gainera)...

Ba ote dakixu? | 2024ko Uztailaren 04a

Joko olinpikoak, historia mitiko bat! (1/5)

Hiru asteren buruan, Frantziak mundu osoari ongi etorria emango dio. Mende bateko igurikaldiaren ondotik, Parisek Joko olinpikoak berriz antolatuko ditu. Munduko gertakari famatuena da, kasik 3.000 urteko historia mitikoa duena.

Olinpia, "gure bizitzaren bizitza bera da"

Historialari gehienen arabera, lehen Joko olinpikoak, edo zuzenago izaiteko, lehen Olinpiako Jokoak (hola deituko ditugu Antikitateko jokoentzat), 776an Jesus-Kristo aitzin iragan ziren...

Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 27a

D-Day, Normandiako lehorreratzea (6/6)

Aliatuen manamenduarentzat, ekainaren 6ko helburua hau zen: zubi-burua sendotu puska bakarreko multzo bat osatzeko, alemaniarrek, bost hondartzak bereizten zituzten hutsuneetan sartuz, aliatuak itsasora bota ez zitzaten. Ondotik, aliatuek Caen, Bayeux eta Cherbourg hartu behar zuten, indargarrieri beharrezko lekua emateko. Helburua partzialki lortua izan zen.

Aitzinamendua trabatua

Bayeux ekainaren 6an hartua izan zen baina ez Caen eta Cherbourg. Ekainaren...

Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 20a

D-Day, Normandiako lehorreratzea (4/6)

Aliatuen armadak Mantxako kanala problema handirik gabe zeharkatu zuen, baina nekagarria izan zen soldaduentzat. Iragarria izan zen eztialdiak ez zuen erran nahi aro ederra zela. Haizea 15 milia orenean ari zen eta 2 metro gorako uhinak baziren. Gizon anitzek itsas mina ukan zuten eta, sustut, beldurrak haien mina gainditzen zuen.

Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 13a

D-Day, Normandiako lehorreratzea (3/6)

Aliatuentzat, lehorreratzearen helburu finala zen alemaniar nazien kapitulazioa lortzea baina lehen helburua zen Sobietar Batasunaren laguntzea, alemaniar armada bi fronteetan gudukatzea behartuz. Ber hilabetean, 1944ko ekainean, Alemania pintzapean hartzeko, mendebaldean angloamerikarrek Overlord operazioa piztu zuten eta sobietarrek Bagration operazioa, bi operazio erabakigarri mundu gerla irabazteko.

Let's...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016