Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 20a
Aliatuen armadak Mantxako kanala problema handirik gabe zeharkatu zuen, baina nekagarria izan zen soldaduentzat. Iragarria izan zen eztialdiak ez zuen erran nahi aro ederra zela. Haizea 15 milia orenean ari zen eta 2 metro gorako uhinak baziren. Gizon anitzek itsas mina ukan zuten eta, sustut, beldurrak haien mina gainditzen zuen.
Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 13a
Aliatuentzat, lehorreratzearen helburu finala zen alemaniar nazien kapitulazioa lortzea baina lehen helburua zen Sobietar Batasunaren laguntzea, alemaniar armada bi fronteetan gudukatzea behartuz. Ber hilabetean, 1944ko ekainean, Alemania pintzapean hartzeko, mendebaldean angloamerikarrek Overlord operazioa piztu zuten eta sobietarrek Bagration operazioa, bi operazio erabakigarri mundu gerla irabazteko.
Let's...
Ba ote dakixu? | 2024ko Ekainaren 06a
Lehorreratzearen eguna finkatzeko, parametro zenbait kondutan hartuak izan ziren: haize ahula, ikuspen handia itsasontzientzat, aro argia hegazkinentzat, lur idorra blindatuentzat. D-Day-a ilargi berri edo betearen egun bat aitzin eta lau egun berantagoren artean antolatua izan behar zen. Denbora uzteko bonba hegazkineri operazioak eramateko eta ontzioleri azken bastimenduak eraikitzeko, ez zen maiatzean finkatu ahal izan. Uztaila berantegi zen, uda osoa baliatu behar baitzen....
Ba ote dakixu? | 2024ko Maiatzaren 30a
Teheraneko konferentzian, 1943ko bukaeran, Aliatuek Frantziako lurretan lehorreratzea erabaki zuten, 1944ko uda aitzin. Orain manamendua eta gudu plana hautatu behar ziren.
Ba ote dakixu? | 2024ko Maiatzaren 23a
Duela 80 urte, 1944ko ekainaren 6an, goiztirian, 73.000 britainiar, 59.000 amerikar, 21.000 kanadar eta ere 177 frantses Normandiako lurretan lehorreratu ziren, etsaiaren suaren pean, Frantzia eta Europa mendebaldea libratzeko.
Ba ote dakixu? | 2024ko Maiatzaren 16a
Lau urtez gogorki lan egin ondoan, lehen mundu gerlaren denboran, gizonak ordezkatuz, emazteek berdintasun politikoa eskatzen zuten. 1919an, esperantza handia sortu zen, lege proposamen bat, emazteen bozkatzeko eskubidearen alde, Biltzar Nazionalaren aitzinean presentatua izan baitzen.
Borroka segitzen, Senatuak blokatzen
Baina oposizioak azkarrak ziren. Eugène Milliès Lacroix zenaturraren hitzek denbora horretako gizon anitzen ikusmoldea erakusten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016