Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 14a
1977ko urte hastapenean, alderdi historiko gehienak (PSOE, EAJ-PNV, ERC...) legeztatuak izan ziren. Gainera, Galvanen Alderdi Sozialista Popularra, 1969an sortua, eta alderdi abertzale berri zenbait, Euskal Herrian, Katalunian edo Galizian, gehitu ziren. Baina alderdi historiko azken bat ez zen oraino legeztatua izan, Alderdi komunista (PCE), Frankismoaren aurkako erresistentziaren sinboloa.
Ba ote dakixu? | 2023ko Abenduaren 07a
1976ko ekainean, Juan Carlosek bidaia ofiziala egin zuen Estatu Batuetara (Estatu Batuetatik eta mendebaldeko bloketik hurbiltzea trantsizio prozesuaren helburuetarik zen ere). Demokrazia hainbeste denboraz finkatua zegoen herri batean, erregeak bere "alde demokratikoena" erakutsi zuen. Espainia demokratiko bat defendatu zuen, pluralismo politikoa, sufragio unibertsala eta konstituzio berri batekin. Horregatik The New York Times-ek Juan Carlos "kanbiamenaren egiazko motorra" zela...
Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 30a
Arias Navarroren gobernuak frankismoaren tendentzia guziak ("ultra", "aperturistas" eta erregearen gizon hurbilak) bildu zituen. Bere 1976ko urtarrilaren 28ko diskurtsoa, frankisten biltzarraren aitzinean, gehiago frankistak lasaitzeko egina izan zen irekidura bat erakusteko baino. Oposizioari buruz, errepresioa segitu zen eta ez zen ofizialki solasaldirik ireki.
Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 23a
Duela 45 urte, 1978ko abenduaren 6an, herritarrek, erreferendum bidez, Espainiako Estatuaren konstituzioa bozkatu zuten, zeinean "gizarte demokratiko" baten jartzea proklamatua izan zen. Erregimen berri horri buruzko "trantsizioa" hiru urte lehenago hasi zen, 1975eko azaroan, Franco diktadorearen heriotzarekin.
Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 16a
Alemaniarrak azkarki gerizatu ziren Gustav lerroaren gibelean, Abbruzoko erliebearen kontra bermatuz. Hilabete zenbaitez, 1943ko udazkenetik 1944ko udaberrira, aliatuak gogorki borrokatu ziren alemaniarren kontra baina aitzinatu gabe, lerro hori zeharkatu gabe, baldintza txarrenetan, gizon anitz galduz. Aliatuek eraso anitz eraman zituzten Liriko ibarrera sartzeko baina bi lur puntek sartze hori debekatzen zuten, eta partikulazki Monte Cassino-ko lur...
Ba ote dakixu? | 2023ko Azaroaren 09a
1943ko uztailaren 24an, Mussolini arrastatua izan zen eta, biharamunean, Victor-Emmanuel III erregeak Badoglio marexala izendatu zuen gobernuko presidente gisa. Badogliok gerlaren bukaera nahi zuen baina bazekien ez zuela publikoki erraten ahal, Hitlerren haserrea ez probokatzeko, alemaniar soldadu anitz baitzen oraindik Italian. Orduan, Hitlerri "gerla segitzen" zela erran zion eta, ber mementoan, aliatuekin negoziaketa sekretuak eraman zituen. Baina Hitler ez zen sareetan harrapatua izan eta b
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016