Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 14a
Duela 60 urte, 1962ko martxoaren 19ko su-etenarekin, Aljeriako gerla ofizialki bukatu zen. Ofizialki bakarrik, gatazkak segituko baitziren oraino kasik bi urtez. Nire osaba Martin-ek memento horretan zuen bere "soldadutza" Aljerian bete. Kondatu zidan 1962an eta 1963an gatazka gogorrak segitzen zirela, oraino hil batzurekin bi aldeetan. 50 urteren buruan oraino, gertakari horren aipatzea beti gogorra zen. Martin sobera goizik pausatu da, duela hilabete batzuk. Nire artikuluak dedikatzen dizkiot.
Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 07a
V. Errepublikako instituzioek ezkerra eta eskuinaren arteko bereizketa azkartu zuten, partikulazki presidente bozetako bigarren itzuliagatik, zeinetan, batzutan bortxaz, bozkatzaileek aldebat bien artean behar zuten hautatu. Baina, 2017ko presidente bozkaldiak bereizketa hori suntsituko zuen (aldi baterako?). Jada François Bayrouk, zentroko liderrak, bereizketa hori dudan ezarri zuen, partikulazki 2007ko presidente bozetan, zeinetan "hirugarren gizona" izan zen, baina azkenean ezkerreko eta esku
Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 31a
2012ko presidente bozak beste "ortzi karraska" batekin hasi ziren, ez Frantzian iragan zena baina Atlantikoaren beste aldean, New York-en. 2011ko maiatzean, FMIko buruzagia eta, inkestetan, frantses presidente bozetako faboritoa, Dominique Strauss-Khan, arrastatua izan zen, munduko telebista guzien aitzinean, bortxatze batez akusatua izan baitzen. Lider sozialistaren anbizioak lurrera erori ziren. Sozialistak 2012ko presidente bozetako faboritoak egoiten ziren baina beste hautagai bat behar zute
Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 24a
2002ko presidente bozetan, lehen itzulian, abstentzio errekorra izan zen (%28). Alderantziz, 2007an, abstentzioa zinez apala izan zen, %16rekin (kasik 1974an bezala). 2002ko "ortzi karraskak" efektu handia ukan zuen. Lehenik ezkerrari buruz, "bozka baliagarriaren" kontzeptuaren sortzearekin, baina ere bozkatzaile guzieri buruz, eskuin muturra ez berriz bigarren itzulian gertatzeko. Gainera, 2007ko presidente bozak erreberritzearen hauteskundeak izan ziren. Hautagai...
Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 17a
2002ko presidente bozak buru guzietan egonak dira. Denek badakigu lehen itzulia apirilaren 21ean iragan zela. Anitzek, nik barne, oraino buruan dugu memento hori, arratseko 8etan, Jean-Marie Le Pen eskuin muturreko liderraren aurpegia agertu zelarik, telebistan, Jacques Chirac-en aurpegiaren ondoan. Denek Lionel Jospin lehen ministroaren aurpegia ageriko zela pentsatzen ginuen. Bost urtez lehen ministro egon zen, ezkerrak 1997ko parlamentuko hauteskundeak irabazi...
Ba ote dakixu? | 2022ko Martxoaren 10a
1995ean, 14 urteren buruan, Mitterrand-ek Eliseoko palazioa utzi zuen. Azken 30 urteetan izan ziren bost presidente bozetan, lauetan presentatu zen! Orrialde bat itzuliko zen. Azken bi urteetan presidente sozialistak bigarren kohabitazioa bizi izan zuen. Chirac-ek, azken presidente bozetan, 1988an, lehen ministro izaitea traba bat izan zela pentsatzen zuen (eta ez zen faltsua!). Horregatik, eskuinak 1993ko diputatu bozak errexki irabazi zituelarik, Chirac-ek ez zuen lehen ministro postua eskatu.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016