Hegoaldean | 2025eko Urriaren 02a
Eusko Jaurlaritzak CAFi babesa
I.M.
Imanol Pradales Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak CAF enpresa babestu du, eta “Gazako genozidioan” ez duela laguntzen azpimarratu du, Jon Hernandez Sumar ezkerreko taldeko legebiltzarkideari erantzunez. Honek joan den irailaren 26ko Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan azalpenak eskatu zizkion Pradalesi CAFek Jerusalemen duen tren arinaren proiektuaren inguruan, Jaurlaritzak partaidetza baitu Gipuzkoako enpresan. Pradalesek, berriz, gaur egun palestinarrek bizi duten drama ez instrumentalizatzeko eskatu zion Hernandezi.
Oroit Palestinako lur okupatuetan 21 kilometro luzeko trenbide berria eraiki nahi duela CAFek, lau geldileku eginez israeldar kolonoek okupatu herrietan. Bestalde, jadanik martxan den linea hedatu nahi du CAFek, horretan kolonoek okupatu herrietan sei geldileku litezkeelarik.
CAFen proiektua 2019an abiatu zen. 1.800 milioi euro inguruko inbertsioa du, eta Linea Berdea eraiki eta Ekialdeko Jerusalemdik iragaten den Linea Gorria handitzea aurreikusten du. 2027an bururatuko omen dira lanak.