Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urriaren 02a

Marrumaka lezeetan - Ikusi Mikusi - Beti Gazte - Hostoz Hosto - Numerikoaren tailerra - Errugbia

Marrumaka%20lezeetan%20-%20Ikusi%20Mikusi%20-%20Beti%20Gazte%20-%20Hostoz%20Hosto%20-%20Numerikoaren%20tailerra%20-%20Errugbia

Marrumaka lezeetan

Urriaren 4an larunbatez eta 5ean igandez, Herriko Etxeak eta lezeek antolatzen dute asteburua,Usopop elkartearen laguntzarekin: musika, dantzak, jokoak bai eta ere ateraldiak lezeen inguruan. Larunbatean (10:00-14:00) ekoizleen merkatua, (11:00) otsoak lezeetan, (13:30) bazkaria, (15:00) mutxikoak eta (18:00) kontzertua Usopop-ekin. Igandean: (9:30-14:00) ibilketa, (11:00) lezetako mitologia bisita, (13:00-16:00) jokoak eta asteburua bukatzeko kontzertuak Usopop-ekin. Xehetasunentzat eta izena emateko deitu Fabrice Iparaguirre 06-81-33-51-60/com@grottesdesare.fr edo Joanes Basurco Garcia 06-70-07-76-56/info@usopop.com.

Ikusi Mikusi

Urriaren 10 eta 11n iraganen da herriko gela guzietan (10:00-19:00), haur eta gazte euskarazko literaturaren festibala.

Beti Gazte

Elkarteak egiten du aurtengo azken elgarretatzea, urriaren 10ean ortziralez, eguerditan Ur Hegi jatetxean. Menua: aperitifa sangria, zintzur bustitzea, arrainki errea bere jusarekin, idiki errea sasoineko barazkiekin, gasna, deserta, arno beltza eta gorria, kafea ondokoarekin, prezioa 45€ bainan karta dutenentzat 32€. Izenak eman otoi urriaren 7a aitzin deituz: Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66, Therese 06-32-22-47-89 edo Anita 06-28-28-08-24.Erretretatu guziak gomit dira bazkari hortarat denek elgarrekin egun goxo baten pasatzera, aitzinetik milesker bulegoaren partez.

Hostoz Hosto

Joanes Etchevesten ideia da, 3 eskoletako haurreri euskarazko liburuen irakurtzea, Genevieve eta Ttoniren laguntzarekin. Buruileko hilabetean, hiru liburu emanak izan dira hiru eskoletan. Jende horiek pasatuko dira eskoletan, liburu horien irakurtzeko bai eta ere esplikazioneak emateko, martxoko hilabetean izanen da egun bat animatua Omordiako gelan.

Numerikoaren tailerra

Antolatzen du Herriko Etxeak, urriaren 15ean, 22an, 29an eta hazilaren 5ean (10:00-12:00/14:00-16:00). Xehetasun guzientzat deitu: 05-59-54-20-28 edo 06-07-83-34-93ra, emailez: ccas.saran@gmail.com.

Errugbia

Sarak galdu du 22-24 Miramontoisen kontra. Heldu den igandean ariko dira Saran Zibururen kontra (15:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016