Ba ote dakixu? | 2025eko Urriaren 02a

Beharrezkoa ote zen “bonba” erabiltzea?

Gilen Bacho

Beharrezkoa%20ote%20zen%20bonba%20erabiltzea?

Badu orain 80 urte disputa irauten dela bonba atomikoaren erabiltzearen bidezkotasunari buruz, Hiroshiman eta Nagasakin. Tesia “ortodoxoaren” arabera, luzaz inposatu dena, bonba atomikoaren erabiltzea bidezkoa zen, arma zinez krudela izanez ere, beharrezkoa baitzen japoniar kapitulazioa lortzeko eta mundu gerla laburtzeko.

“Gerla laburtzeko”...

1945eko agorrilean, Truman presidenteak zuen bonba atomikoaren erabiltzea, bere erabakia zena, justifikatu: “Bonba erabili dugu gerla laburtzeko eta milaka amerikar gazteren biziak salbatzeko.” Amerikar agintariek Japoniako inbasioak ehun eta milaka amerikar gazteri bizia kenduko zuela kalkulatu zuten. Haien arabera, hautu bakarra “inbasioa” eta “bonbaren” artean zen eta “bonbak” inbasioa baino hil gutiago egingo zituen. Horretako, 1947an, Henry L. Stimson-ek, Gerlako idazkaria zena 1940tik 1945era, Truman-ek “hautu guzietatik gutien krudel zitekeena” hautatu zuela idatzi zuen. Ikusmolde hori segitzen badugu, bonba atomikoek zuten japoniarren kapitulazioa kausatu. Zergatik, orduan, japoniar kontseilu gorena, zeinean enperadorea eta japoniar agintari nagusiak biltzen ziren, bakarrik agorrilaren 9an, Hiroshimaren bonbardaketatik hiru egunen buruan, bildu zen? Kapitulazioa bonba atomikoari lotua baldin bazen, zergatik ez zen berehala erabakitua izan? Artxiboetan ez da erreakzio handirik agertzen japoniar aginteen artean, Hiroshimaren bonbardaketa ezaguna izan zelarik. “Bonba berri” bat erabilia izan zela jakina zen, baina ez zen desberdintasun argirik egiten eguneroko amerikar bonbardaketekin.


Edo sobietarren indarrari kontra egiteko?

1965ean, Gar Alperovitz-ek, liburu famatu batean, bonba atomikoa erabiltzearen baliagarritasuna dudan ezarri zuen, Japonia jada, bonba erabili aitzin, kapitulaziotik hurbil zela idatziz, aireko bonbardaketen eta itsas blokeoarengatik. Bonba atomikoek ez bazuten kapitulazioa esplikatzen, edo ez bakarrik, orduan zer zen arrazoi nagusia? Agorrilaren 8an, Sobietar Batasunak Japoniari gerla deklaratu zuen eta, berehala, 9an, Mantxuria inbaditu zuen. Gertakari horrek zuen japoniar kontseilu gorenaren biltzea kausatu, eta ez Nagasakiko bonbardaketak. Hegoaldean, amerikanoen kontra Japoniak hilabete zenbaitez iharduki ahal ukan zuen. Baina, iparraldean, Sakhalin eta Hokkaido islen bidez, sobietarrek laster Tokioraino aitzinatu ahal izan ziren. Sobietar inbasioa saihesteko, japoniarrek armak utzi behar zituzten eta amerikar baldintzak onartu. Testuinguru batean zeinean lehen tentsioak agertzen ziren Estatu Batuen eta Sobietar Batasunaren artean, amerikanoek ez zuten ere sobietarrei Japoniaren kontrola utzi nahi. Bonba atomikoaren erabiltzea izan zen ere indar erakustaldi bat, Japoniari buruz baina ere (sustut?) Sobietar Batasunari buruz. Argiki, sobietar interbentzioa zen arrazoi nagusia, Japoniaren kapitulazioa esplikatzeko. Halere, tesia “ortodoxoa”, bonba atomikoeri eginkizun nagusia ematen zuena, inposatu zen. Sentsu bat eman behar baitzen arma lazgarri horren erabiltzeari. L’Histoire aldizkariak (n° 535) idazten duen bezala, “Ikusmolde hori dudan ezartzea galdera ikaragarri baten aztertzea onartzea zen: eta, azkenean, Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketa atomikoek ez balute deusendako zerbitzatu?”


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016