Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Urriaren 02a
Borderline Fabrikatik - Gaztelu Aretoko urriko agenda
Borderline Fabrikatik
Urriaren 3an Borderline Fabrikaren gogoeta fasearen aurkezpena eta bilera publikoa eginen da, pintxo pote batekin batera. Denak gomitatuak dira gogoetak partekatzera. Dena den,7. harria festibalaprestatzen ari dira. Urriak 9 eta 12 artean izanen da aurtengo edizioa. Egitarauan besteak beste kontzertuak eta antzerkia izanen dira. Xehetasunak: borderlinefabrika.weebly.com.
Gaztelu Aretoko urriko agenda
Egitarau aberatsa proposatua izanen da hilabete huntan. Besteak beste, lehen hitzorduak hauek izanen dira: urriaren 6tik 10era Aste Urdina, urriaren 8an (19:00) “Souvenirs d’école” irakurketa antzeztua eta urriaren 11 eta 12an (10:00-19:00) Arte eta Ongizatearen Azoka.
Heldu den astean egitarauaren segida.