Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Urriaren 02a

Hor ditugu

Baginakien bi herriko semeren izenak 14-18 gerlari ohienak falta zirela gure gerlako oroitarrian. Xerkaketak egin ondoan orain badauzkagu: bat Aguirre François 1882/02/21ean sortua Ahanxokoa etxean, oraiko herriko etxea, gerlan Valmy, Marne departamenduan bizia galdu duena aireko batek largatu bonba baten azpian. Bestea Jauriberry Arnaud 1895/04/03an sortua Heguiagaraian, orduko halastrako izena oraiko Heguaia etxean. Gerlan Buguy herrian, Meuse departamenduan bizia galdu eta ez dena harrapatua izan, jujamenduz hila deklaratua maiatzean 1918an.

Heldu den azaroaren 11ko ezarriak izanen dira herriko oroitarrian beste heletar lagun gazteen aldean. Herritarrak gomit dira (10:30) mezan parte hartzera bi herriko seme horien izenak ohoratzeko, jada han diren guzien erdian. Zor diegu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016