Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2025eko Urriaren 02a
Gaita eguna Donapaleun urriaren 11n - Gaita solasgai Bideaken - Euskarazko solasaldia Donapaleuko mediatekan
Gaita eguna Donapaleun urriaren 11n
Egun hori, Gaitamik elkarteak, Donapaleuko herriak, Herri Soinu Uztaritzek eta Iparraldeko gaiteroek antolatzen dute. Animazio desberdinak izanen dira Donapaleuko karriketan eta besta abere merkatu plazan eguerditik goiti. Bestaz gain, Amikuzen euskararen inguruan ari diren elkarteek jateko eta edatekoak segurtatuko dituzte.
Gaita solasgai Bideaken
Gaitaren eguna kari, Bideakek erakusketa bat antolatzen du urriaren 3tik 13rat, musika tresna horren istorioa Euskal Herrian hobeki ezagutzeko. Sartzea urririk.
Erakusketa mintzaldi batekin hasiko da urriaren 3an Touzaa etxean (20:00). Hor mintzatuko dira gaita untsa ezagutzen duten soinulariak: Betti Bidart (Baigorri), Javier Lacuntza (Iruña) eta Patrick Haira (Uztaritze). Mintzaldia euskaraz eginen da itzulpenarekin.
Euskarazko solasaldia Donapaleuko mediatekan
Liburuak elkarteak antolaturik, euskarazko solasaldia ibiakoitz huntan, urriaren 4an, iraganen da Donapaleuko mediatekan (10:00). Uda luze hunen ondotik gai anitz izanen dira solasaldia hazteko: eskola sartzea, bakoitzak egin irakurketak eta azkenik, Xabi Lasak duela hamar egun egin duen mintzaldia Donapaleuko mediatekan.
Joan lasaiki, deneri idekia da.