Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2025eko Urriaren 02a
Ezkontza - Baztandarrak elkartearen bazkaria - Amenduzeko eihera
Ezkontza
Buruilaren 20an, Oxandabordako Virginie Castanchoa ezkondu da Herriko Etxean Renaud Georges François Husson-ekin. Eta elizaz urriaren 11n dira ezkonduko. Uztaritzen bizi dira. Goresmenak bikote gazteari.
Baztandarrak elkartearen bazkaria
Urriaren 4an, larunbat huntan, iraganen da Artetxean Baztandarrak elkarteak antolatzen duen bazkaria, kide, diruztatzaile eta laguntzaileak eskertzeko, urtean barna egiten duten ekarpen baliosarentzat.
Amenduzeko eihera
Otxaldetarrak elkarteak antolaturik, herritar multxo batek Amenduzeko Jean-Claude Mailharinen eiherari egin dio bisita loriagarri bat joan den igandean. Ongi-etorria egin dauku kafearen inguruan. Ondotik eremua bisitarazi dauku lehenik kanpotik, toki ezinago pollitean izanki eihera hori. Barnean, eiheraren funtzionamendu guzia eta tresneria bereziaren izendapenak eta erabilpena esplikaturik, eihera martxan ezarri du, arto irina eta ogi irina nola egiten duen komentatuz. Eta bazkari goxo batekin luzatu dugu bisita, kondalari paregabea dugula Jean-Claude Mailharin. Gain gainetik gozatu dugun eguna izan da. Milesker Jean-Claude!