Orotarik | 2025eko Urriaren 02a
Haziak idazle
Aristi familia makinen kontra
Egun on, ni Ainhoa deitzen naiz eta familia bitxi batean bizi nintzen. Hori erraiten dut ez baigenituen bat besteari gure sentimenduak erraiten edo erakusten. Ene aita Jon deitzen zen, ene ama Maialen eta anaia Peio. Zortzi urte zituen. Nik hamabost urte nituen eta lizeorat joan behar nuen bainan nere aitak nahi zuen Balira joan gaitezen oporretarat. Ene aitak norabait joan edo zerbait egin nahi baldin bazuen, egiten zuen. Beraz joan ginen, ni ez banintzen pozik ere. Bat-batean izar iheskor bat lurrerat erori zen eta beste anitz baziren. Izar bat gure aitzinean lurrera jin zen, bainan Peiok ikusi zuen ez zela izar bat, baizik eta robota. Horrela gure ondoan denda bat baitzen, dendarat gordetzerat joan ginen. Bainan robotek atzeman eta, denak atxilotu zituzten, denak gure familia salbu. Ez ginuen xantzarik, gure familiak bakarrik mundua salbatzen ahal zuen. Makinak segitu gintuen eta eraikin handi baten aitzinean ginen. Halere, besteak gabe eraikinean sartu nahi genuen bainan ez ginen gizaki gorputz batekin sartzen ahal. Beraz robot batzuk bezala jantzi ginen eta sartu. Androideak ez ziren deusetaz ohartu. Bainan ez dauzuet oraindik errana robotek zendako gizakiak atxilotu nahi zituzten. Ez ziren robotak, sakelako telefono oso aitzinatuak ziren, beren sortzailea gizon biziki argiduna zen. Halere, hark egin zuen telefono hori, arrunt aitzinatua izanez, sentimenduak bazituen eta horietatik bat jelos izatea. Memento horretan, telefonoak robot guziei erran zien familia batek bere planak desegin nahi zituela, eraikin horretan zirela beraz, ontsa xerkatu behar zutela. Bat-batean, igogailua gelditu zen ginen lekuan eta erori ginen. Gure mozorroak hautsi ziren eta erre ginen. Robot guziak gure gibeletik hasi ziren. Telefonoaren aitzinean ginen bainan robot batek ene aitamak bahitu zituen. Ene anaia eta biak bakarrik ginen. Lasterka telefonora joan ginen bainan robot batek Peio harrapatu zuen eta ene aitamengana ereman. Joaitean, Peiok eman zautan burdin puska bat, ene bizkarraren gibelean ezarri nuen. Robota joan eta, ikusten nuen mugikorrak zaintzen ninduela zeren eta bi begi baitzituen eta aho bat ere mintzatzeko, bai bitxia zen! Bat-batean, lasterka telefonoari buruz joan nintzen eta hautsi nuen. Bukatua zen, telefonoak galdua zuen eta gizaki guziak libro ziren, ene familia ere. Beraz hori ez ahanzteko bainan baztertzeko, Balirat joan ginen, eta bai, aitzinetik errana nauzuen aitak ideia bat bazuelarik, egiten zuela. Denak pozik ginen.