Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Urriaren 02a

Ezkontza - Apezetxea

Ezkontza

Joan den ebiakoitzean, Pokoineko Mickaël Hualdek hartu du bizilagun Cécile Ernautene uztariztarra nahiz erroak Urepelen dituen. Gazte hauek Urepele Inhabian bizi dira Aldude Pokoineko etxaldearen segida segurtatuz.Goresmenak bikote gazteari!

Apezetxea

Apezetxean hiru bizileku berri eginak izan dira. Hiruak beren etxetiarrekin daude. Gain huntako erizainek ere beren kontsultategia etxe huntan finkatua dute baita ere osteopata batek. Sarreran, plakan, bere izena eta telefono zenbakia emanak ditu.Alabainan, hitzordua aitzinetik hartu behar da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016