Herriz Herri - Zuraide (L) | 2025eko Urriaren 02a
Osasun gunea - Arrapestak - Kosta Garaia elkartearen proposamenak
Nork zioen bizitasuna eskasa zela gure herrian?
Bakoitzak daki bere berri eta noizpait ere on!
Hasteko eskola sartze huntan, mugimendu frango hautemaiten ziren Zuraiden.
Osasun gunea
Herriko lurrak ziren lehen Batit Bidegain harakina ostatu gisako etxea eraiki arte. Batit joan zauku, gazterik, eritasunak eramanik eta herriak du erosi 450.000€-tan.
Bi urtez obrak eraman ditu (637.000€-ko inbertsioa) eta hara nun finkatu den osasun gunea Ur Ondoan, Senpereko bidean. Eraikuntza berrituanplantatu dira hiru gazte, laugarren gelan mediku bat hurbilduko delako menturan: Senperetik etorri den Elena Cedarry ortofonista, Suhy Oihana osteopata eta Laborde François dentista. Ongietorri zueri!
Arrapestak
Aitzineko asteburuan pesta komiteko gazteek antolaturik erdiko plaza harroturik zen pilota lehiaketa eta bazkariaren inguruan.
Kosta Garaia elkartearen proposamenak
Kosta Garaian den bilgunean gero eta eskaintza gehiago:
Gorputz heziketa edo soinketa, 6 urtetik goiti ostiraletan gazteentzat euskal dantza edo zirkoa, Hatha Yoga Oihanarekin edo Kundalini Yoga Eztitxurekin, “TAI CHI Training Boxe” edo “TAI CHI Chuan”Emmanuellekin, “Qi Gong, Fonctionnal training” espainola asteartetan. Berritasunetan ditugunak, Cécilekin egokitua den soinketa edo malguenentzat Hip Hop Baptistekin. Aurten ostegunetan ikasten ahalko dugu josten ere Stéphanierekin (telefonoa: 06-22-92-60-85).
Elkarteko kide izan behar da jarduera horietan parte hartzeko (15€ helduentzat, 12€ haurrentzat) eta xehetasunentzat telefono huntara deitzen ahal da: 06-70-71-27-57.