Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2025eko Urriaren 02a
Kultur animazio desberdinak
Espelletenian ere sartzea da, aurten kultur ekitaldiez gain, berrikuntzak badira.
Menta liburu-busa bi ostiraletarik behin (15:00-19:00), Larzabalen geldituko da. Liburuak manatzen ahalko dira lekuan berean ala 09-88-54-57-47ra deituz.
Baipelleteniaren Irakurleen Kluba elkarteak, urtean zehar animazio desberdinak antolatuko ditu.
Euskara ikasteko AEKko talde bat urritik goiti bilduko da. Momentukoz 7 dira, leku batzuk gelditzen dira. Lekua atxikitzeko deitu 05-59-65-89-21era.
Bertsu eskola bi asteazkenetarik behin bilduko da eta deneri idekia. Informazio gehiagorentzat ala izena emaiteko: 06-32-25-94-73.