Han eta Hemen | 2025eko Urriaren 02a

Aldaren alokairu prezioa salatzeko ekintza

Aldaren ekintza Baionako Santespieta auzoko etxebizitza batean
Aldaren%20ekintza%20Baionako%20Santespieta%20auzoko%20etxebizitza%20batean

Joan den astelehenean zortzi, irailaren 22an, Aldak Baionako Santespieta auzoko etxebizitza batean ekintza bat antolatu zuen, alokairuen muga arauaren zenbait urraketa salatzeko. Gehiegizko eta arrazoirik gabeko alokairu osagarria, eta urtean 10.692 euroko gain ordainketa salatu dira. Egoera hori “coliving” edo behartutako kolokazio moduan aurkezten da, jabeek etxebizitza krisia baliatuz beren irabaziak handitzeko; baina aldi berean, alokairuen mugaketari buruzko legeria urratuz. Aldak oroitarazi du interes orokorreko neurria errespetatzea ezinbestekoa dela, alokairuen emendatze basatia gelditzeko.

Aldaren arabera, Baionako Santespieta auzoko beheko solairuko etxebizitza osoa alokatu ordez, jabeak gelak banan-banan eskaintzen ditu. Orotara hiru gela proposatzen ditu: bainugela eta komun pribatua dituen gela 720 eurotan, eta komun partekatua duten beste bi gela 545 eta 530 eurotan. Aldako ekintzaileek salatu dute holako ereduek pertsonak elkarrekin bizitzera behartzen dituztela, ondasun bati ahalik eta etekin handiena ateratzeko hautua egiten baita gela banaka alokatzen denean.

Kasu huntan, jabeak 1.795 euro ukaiten ditu hilabetean bere alokairuen bidez, urteko gehiegizko ordainketa 10.692 eurokoa da beraz, kopuru izigarria 80m²-ko T4 baten kasuan.

720 euroko gela alokatzen duen bikotea 2024ko abenduaren 3an sartu zen Baionako Santespieta auzoko etxebizitzara, hain zuzen ere Ipar Euskal Herriko 24 herritan alokairuen prezioa mugatzeko araua indarrean sartu eta 8 egun geroago.

Prefetaren dekretuaren arabera, apartamentu horren tipologiari dagokionez, erreferentziazko alokairua 9,30€/m²-koa da eta gehieneko erreferentzia 11,30€/m²-koa. Gehienez ere, gelaren tamainaren arabera egindako ponderazioarekin, bikoteak 362,60€ ordaindu beharko lituzke. Horren ondorioz, hilabeteko gain ordainketa 357,40€-koa da.

Bikoteak 2024ko martxoaren 4an bidali zion jabeari alokairua jausteko eskaera, baina azken hunek uko egin zion oinarrizko prezioari osagarri moduko bat gehituz.

Aldaren erranetara, jabeek edozein aitzakia balia dezakete prezioa igotzeko, kasu horretan surf taula bat ukaitearena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/10/02

Klima Astea

Klima%20Astea

Euskal Elkargoak 2021ean bere Klima Plana onartu zenetik Klima Astea antolatzen du, lurraldeko eragileak klima aldaketak sortzen dituen erronken inguruan mobilizatzeko eta kontzientzia sortzeko. Dinamika ederra martxan da kontsumo arduratsua bultzatzeko, energia-eraginkortasuna handitzeko, energia berriztagarrien garapena sustatzeko eta atmosferako kutsatzaileen isurketak murrizteko helburuarekin. Ekologia iraunkortasunean kokatzen da, izan ere, ingurumenaren babesa funtsezko erronka da, eta horretarako egin ekintzek epe luzeko eraginak sortzen dituzte, bai naturan eta bai jendartean.

Aurten, Euskal Elkargoak bere partaideekin batera, bosgarren Klima Astea antolatuko du urriaren 4tik 11ra. “Ekologia positibo, bizigarri eta iraunkorra irudikatzea” izanen da gai nagusia, eta edizio berriak ehun ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu lurralde osoan zehar. Helburua da herritarrak, enpresak eta hautetsiak etorkizun ekologiko desiragarria elkarrekin eraikitzera...

Irakurri segida

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016