Azalekoa | 2025eko Urriaren 02a

Torturaren kontrako borroka unibertsala

A.E.

ACAT-eko kideak, 27 urtez Ohioko presondegian egon den Elwood Jones-ek egin estalkia eskutan
ACAT-eko%20kideak_%2027%20urtez%20Ohioko%20presondegian%20egon%20den%20Elwood%20Jones-ek%20egin%20estalkia%20eskutan

ACAT elkartea (Actions des Chrétiens pour l’Abolition de la Torture) mundu osoan torturaren kontra borrokatzen da, ideologia, etnia edo erlijio bereizketarik egin gabe. Horrez gain, hiltzeko gaztiguaren ezeztapena ere sustatzen du. Gai horren inguruan solastatzeko, Bernard Contraires Baionako ACAT-eko kidearekin elkartu gira, urrian antolatzen dituzten bi ekitaldiren berri ere eman digu.

ACAT-en sorrera

ACAT duela 50 bat urte sortu zen, bi emazte protestantek bultzaturik. Soldaduek jasan torturak entzun zituzten “cages à tigre” delakoetan. Egoera hunen parean, ohartu ziren giristinoek ez ziotela torturari erantzun zehatzik ematen. Horren ondorioz, elizak sentsibilizatzeko mugimendu bat abiatu zen, eliza giristino guziak barne hartuz: katolikoak, protestanteak eta ortodoxoak.

Tokiko taldeak sortu ziren geroztik, Ipar Euskal Herrian, adibidez, Baionan sortu zen talde bat.

Gaur egun, mugimendua zahartzen ari dela ohartzen dira, eta talde berriak sortzeko zailtasunak dituzte, batez ere jende gazteagoarekin. Hala ere, azpimarratzekoa da geroz eta emaitza egile gehiago dituztela.

ACAT elkartea torturaren kontra borrokatzen da, hiltzeko gaztiguaren ezeztapena sustatzen du eta biktimak babesten ditu. Publikoaren sentsibilizazioaz ere arduratzen da. Elkartearen torturaren kontrako engaiamendua, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 5. artikuluan eta San Mateoren Ebanjelioan (25,40) oinarritua da.

Bernard Contraires-en arabera, tortura egoera guziak eta gizalegetik kanpoko tratamendua unibertsalak dira.

Torturaren aurpegi anitzak

Tortura, mina eta sufrimendu handiak eragiten dituzten indarkeria fisiko edota mentalek definitzen dute. Zenbakietan, ACAT-ek iragarri du herri batek birengain tortura baliatzen duela.

Elkarteak tratatzen dituen tortura kasuak ugariak dira, besteak beste polizia bortizkeria, Amerika hegoaldeko desagertze behartuak, esklabotasun modernoa, haur soldaduak, immigrazioa,... Horrez gain, presondegietako egoeraz ere arduratzen da, korrespondentziak ditu presoekin. Oro har, arlo anitzetan aritzen entseatzen da, haatik tortura pribatuez ez da arduratzen, feminizidioaren kasuan bezala.

Antolatu bi ekitaldiak

Bi hitzordu nagusi etortzekoak dira urrian, ACAT eta Amarres elkarte kultural protestantearen eskutik antolatuak.

Lehena urriaren 4an larunbatarekin izanen da (20:30), Baionako Elkarteen Etxean, Glainen, “Register” antzerkiarekin. Izenburu horrek XVIII. mende inguruko Marie Durand emazte protestantearekin lotura egiten du. Emazte hori 38 urtez Aigues-Morteseko Constance dorrean preso egon zen beste 30 bat emazterekin, protestante izateagatik. Presondegiko pareta baten gainean “Register” hitza idatzirik atzemana izan zen. L’Estragon antzerki konpainiak emazte hunen erresistentziaren istorioa kondatuko du. Urririk izanen da, ondotik solasaldi batekin.

Bigarren hitzordua urriaren 9an emana da ostegunarekin (19:00), Baionako tenpluan. Konferentzia bat antolatua izanen da Yves Noyer-en eskutik, Dietrich Bonhoeffer-i buruz. Azken hori 1906an Breslaun sortu eta 1945eko apirilaren 9an Bavariako Flossenbürgeko kontzentrazio-esparruan exekutatua izan zen. Artzain luteranoa, teologoa, saiakeragile eta nazismoaren kontrako erresistentea izan zen.

Bi ekitaldi horiek hausnarketa eta parte-hartzera dei egiten dute.

Elkarteari buruzko informazioak www.acatfrance.fr webgunearen bidez aurki daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016