Gure Hitza | 2025eko Urriaren 02a

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora eraginkorra? Bi estaturen proposamena, Israelena eta Palestinarena, noizbait gauzatuko ote da, bakean oinarritua? Geroa mintzatuko zaigu.

Palestinaren aldeko elkartasun handia zabaltzen ari da Hego Euskal Herri osoan, ekintza ikusgarriak bideratuz, eta laster beharbada euskal eta palestinar selekzioen arteko futbol partida bat, oztopo guziak gainditzen badira. Emozio iturri izanen da. Ipar Euskal Herrian ere badira sostenguzko elkarretaratze eta manifestaldiak, guti menturaz baina guti hori ere on. Azkenik, Herriko Etxe zenbaitetako paretetan palestinar bandera zabalduz, elkartasunez, frantses estatuak debekaturik ere. Urrats goresgarria! Guri ere dagokigu, konplize ez badugu nahi izan, palestinar populuari atxikimendua agertzea, gure ahal xumeekin baizik ez bada ere.

Gérard Haddad psikoanalista eta idazle juduak bi liburu argigarri baditu plazaratuak: “Le silence des prophètes” (2019) eta “Éloge de la trahison” (2025). Errotik gaitzesten du Israelen jokabidea. Lehen liburuan salatzen du Frantziako judu intelektualen putrunkeria Israelen politika suntsikorrari buruz, intelektual horientzat Palestinaren alde mintzatzea antisemita bilakatzea baita. Bigarrenean salatzen du Israelgo “judeo-faxisten” ideologia hilkorra, zeini baitezpada desobeditu behar litekeen, desobeditu baino gehiago, ideologia hori traditu, bi populuak, israeldar eta palestinar, noizbait elkarren ondoan bizi daitezen. Dio bakezko aterabidea Israelgo belaunaldi berrien baitatik baizik ez dela jinen. “Sionismoa, judu populuaren etsaia da, eta horretatik libratu behar da, funtsezko judaismora itzuliz” dioela ere. Eta, hain zuzen, belaunaldi berri bat hasia omen da urrats horren ematen, hedabideek guti baizik ez badute ere aipatzen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016