Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Urriaren 02a
Kontzertua - Kantu afaria - BrahBrah gaua
Kontzertua
Urriaren 2an (20:00), kontzertu afaria iraganen da Pauline Junquetekin, Le Carrén. Xehetasunentzat: 05-59-85-85-99.
Kantu afaria
Joan den astean aipatu bezala, urriaren 3an (20:00), kantu afaria iraganen da Kupela sagarnotegian Nat eta Watsonekin.
BrahBrah gaua
Urriaren 10ean iragaitekoa da (21:00), Le Magnéton. The Lookers, Aho Zakil Konekxion, Kuma No Motor eta Le Coupe Gorge taldeek parte hartuko dute. Kontzertuak euskaraz eta ingelesez izanen dira. Sartzeak 10 eta 15 euroren artean kostako du.