Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2025eko Urriaren 02a

Mutxikoak - Nazioarteko Zinemaldia - Aste Urdina urriaren 5etik 10era

Aste Urdina
Aste%20Urdina

Mutxikoak

Urriaren 5ean (11:30), mutxikoak iraganen dira Luis XIV plazan. Xirribikariaktaldeak alaituko ditu. Ongi etorri deneri!

Nazioarteko Zinemaldia

Donibane Lohizuneko Nazioarteko Zinemaldia urriaren 6tik (astelehena) 12ra (igandea) iraganen da. Bere 12. edizioko hautaketa ofiziala jakinarazi da, biharko zinemagintzarentzat bultzatzaile dela baieztatuz. Lineako txarteldegia zabalik da. Argibideak: www.saintjeandeluz.fr.

Aste Urdina urriaren 5etik 10era

Aste Urdinak adinekoen lekua jendartean eta belaunaldien arteko loturen garrantzia azpimarratzen ditu. Aste batez, egitarau aberatsa eskainiko da haurren, helduen eta adinekoen arteko elkarrekintza sustatzeko. Egitarauan:

Denendako ibilaldia, urriaren 5ean igandearekin, abiatzea Luis XIV plazatik.

Bi ahots, bidaia bat: itsas historia eta memoria idatzia, urriaren 6a eta 7an, astelehenean (14:00-16:00) eta asteartean (14:00-17:00).

Osasunaren prebentziorako tailerra, urriaren 9an ostegunarekin (9:00-12:30), Lagun Artean kluban.

Ibilaldia Urdazuriren bazterrean, urriaren 10ean ostiralarekin (14:30-16:30).

Landare baliagarrien ezagutza, urriaren 16an ostegunarekin (14:00-17:00), Itsasertzeko landare-baratze botanikoan.

Izen-emateak www.saintjeandeluz.fr webgunean.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016