Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Urriaren 02a
Parropiako berri - Herriko pestak
Parropiako berri
Joan den igandean, Frantses Dardan dohatsua parropiako begiralearen sortetxerat egin den beilak arrakasta pollita ukan du.
Sarhia etxerat bilduak zireneri, oinez jin direnak juntaturik, horietan anitz haur eta gazte,orotarat 300 bat parte hartzaileizan dira.
Elizkizuna kanpoan iragan da aro iguzkitsu goxoarekin, Xipri Arbelbide ofizio emaile, ondoan zituela Blaise Martin Makiza erretor berria, musika joile Xalbat Berterretche eta kantuen gidari Beñat Añorga.
Herriko pestak
Joan den astean aipatuak, asteburu huntan ditugu.3an ostiralez abiatuko baitira oroitarazten dugu lekuko ekoizleen merkatua Artetxeko aitzinean (18:00-19:30),hilabeteko lehen ostiral guziz bezala merkatu handia izanen dela,ekoizle saltzaile gehiagorekin. Ondotik besten lehen gaualdia herriko gelan. Besta hauetan izanen da janari eta edari ausarki bai eta kontzertu eta animazio.
4an ez ahantz antzerkiak izanen direlaArtetxean haur eta gazteek emanik. Pantzo Hirigaraik idatzi antzerkilaburrekin zenbaitirri eginaraziko dituzte.
Igandean kantu bazkaria Artetxean Urruñako Berttoli elkartekoek lekuan prestatu marmitakoa eta beste. Izen emaite eta xehetasun guzientzat joan den asteko artikuluan ikus.
Aurtengo bestak ere Herritarren Egunarekin bururatuko dira urriaren 11nlarunbatez (12:00tatik arrats arte). Izena emaiteko deitu: Amaia 06-32-92-57-04 edo Anais 07-60-36-75-49.
Besta on deneri.