Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2025eko Urriaren 02a

Aste urdina - Herri Uzta - Auzo batzordeen berri - Erakusketa

Korrontzi laukotea
Korrontzi%20laukotea

Aste urdina

Herri askotan bezala, CCAS edo herriko ekintza sozialen zentroak antolatzen du aste urdina urriaren 6tik 10era. Aurtengo egitaraua honelakoa izanen da:

Astelehena 6 (9:15-10:45): Bungy Pump ibilaldia, hitzordua Etxeparea zelaiko aparkalekuan; (10:00-11:00) helduentzat gym tailerra Bilgune gelan, Osasuna elkarteak animaturik; (15:00-16:30) Andaula erretira etxean mutxikoak eta kantuak, Ur Begi eta Uztaritzen kantuz taldearekin.

Asteartea 7 (9:30-12:00): ''Habitat'' bizitegiez bilkura Herriko Etxeko Ameztia gelan.

Asteazkena 8 (9:00-10:00): oihanean ibilaldia, hitzordua Hardoia bideko orientazio mahaian; (14:00-15:30) Eliza Hegin loto erraldoia.

Osteguna 9 (14:00-15:30) irriaren yoga Herriko Etxeko Alpaga gelan.

Ostirala 10 (14:00-15:15) Eliza Hegi erretira etxean mutxikoak. Aste osoan jarduera guziak urririk dira, bainan parte hartzeko hobe izenak emaitea. Izena emaiteko eta argitasun gehiagorentzat deitu zentrora Aurore edo Aña zenbaki huntara: 05-59-93-38-91.

Herri Uzta

Aurtengo Herri Uzta iraganen da urriaren 10etik 12ra hiru herritan banatua: Uztaritze, Donapaleu eta Arrangoitze. Uztaritzeri dagokionez egun bakarra izanen da 10ean, 19:00tarik goiti Kiroletan jateko eta edari Integrazio Batzordearen alde, Herri Soinuk antolaturik. Ondotik han berean (20:00) Korrontzi, musikari laukoteak eta Izartxo dantza taldeak elgarrekin xutik eman dantza sorkuntza ikusgarria. Sartzea 15 eurotan finkatua da;iraupena oren bat eta erdi. Ongi etorri deneri.

Biharamunean Donapauleun Gaita eguna eta 12an Arrangoitzen Mutxikoen eguna.

Auzo batzordeen berri

Joan den astean hiru egunez segidan egin dira hiru auzo batzordetako biltzarrak, asteazkenean Arruntzakoa, ortzegunean Etxehasia eta ortziralean Heraitze Astobizkarrena, bakotxak beren hautetsi eta bulego kideen inguruan. Arruntzakoan 5 urteren bilanaz gain asko aipatuak izan dira orain hasiak diren obrak plaza inguruan. Hitz laburrez ere aipatu dira Musugorrikobordan eginen diren egoitza sozialak, 24 orotara. Etxehasian ere egin da bilana eta eztabaidagai izan dira autoen abiaduren mugatzeko emanak diren asto bizkar eta sigi-sagak, beharbada zonbaiten iritziz ez toki egokian emanak. Heraitzekoan ere musika berdintsua aditu da eta luzaz aipatu da Heraitzeko plazaren antolaketa proiektua eta UGECAM-ekin harremanak. Bainan dirudienez urteak joanen dira oraino, UGECAMen proiektuak aitzinatzen ez direno. Urriaren lehenean auzo batzordeen biltzarrak gelditu dira neutraltasun osoan heldu den urteko hauteskundeak iragan arte. Geroa geroko uzten da.

Erakusketa

Urriaren 3tik 5era Anna Vignes andereak ezartzen du Posca Mania, collage batzuez eta marrazki kolorezko batzuez osatu erakusketa Haltya jauregian. Bisita daiteke hiru egunez tenore hauetan: 10:00-19:00. Bisitak urririk dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3803. zbk

Gure Hitza | 2025/10/02

Palestinari bai

Peio Jorajuria

Urriaren 7an bi urte eginen ditu Hamas talde armatuaren ezin onartuzko ekintza terrorista obratu zela Israelgo lurretan. Geroztik infernua bizi du Gazako lurraldeak, palestinar populua, hangoa eta Zisjordaniakoa, behin betikoz erraustu nahi baitu Israelgo gobernuak, hau ere terrorismoari osoki emanik. Mendeku hutsez egiten ari duena hitz bakar batez laburbildu daiteke: genozidioa. Eta hori Amerikar Estatu Batuen laguntza osoarekin eta orain arte bederen Europaren konplizitatearekin. Nola ulertu Errusia zigortzen duela Europak Ukraina inbaditzeagatik eta ez Israel, Palestinan sarraskia are odoltsuagoa delarik?

Balirudike herri batzuk iratzartzen hasi direla, hala nola Frantzia, joan den astean Nazio Batuen egoitzan palestinar estatuaren onarpena aitorturik. Ordu zen! Beste herri askok jadanik egina zuten gutieneko urrats hori. Urrats sinbolikoa ala gerora...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016