Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 07a
Ekainaren 20an, Rommel-en armadak Tobrouk-eko portua hartu zuen. Ur sakoneko portu bikainazen, baina Maltak (britainiarrek kontrolatzen zuten lurraldea) mehatxatzen zuena. Eztabaida estrategiko bat sortu zen alemaniar Aitzindaritza Goreneko ofizierren artean. Zer behar zen egin? Maltako konkistari lehentasuna eman ala ofentsiba segitu Egipto eta Ekialde Hurbila arte? Rommelek britainiar armada Egipto arte nahi zuen lasterkatu, Nil ibaiko delta konkistatzeko eta Egiptoko toki inportanteenak...
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 30a
Ritchie jeneralak eta britainiar indarrek Rommel-en soldaduak Gazalaren aitzinean behatzen zituzten, gizon eta arma gehiagorekin baina alemaniar marexalak taktika bat bazuen. Lehenik, italiar indarrek britainiarrak atakatu zituzten toki horretan finkatzeko. Ber mementoan, Rommelen indarrek mugimendu zabal bat hasi zuten britainiar indarrak hegoaldetik inguratzeko, britainiar armadaren gibelaldean ateratzeko. Baina plan horrek ahulezia bazuen. Hegoaldetik pasatuz, alemaniarrek frantses...
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 23a
Duela 80 urte, 1942ko maiatzaren 27tik ekainaren 11 arte, Bir Hakeimen, Libiako basamortuaren oasi batean, bi astez, "Frantzia libreko" soldaduek kuraia handiarekin iharduki zuten Rommel marexalaren indarreri. Bir Hakheimeko bataila "basamortuko gerlaren" gertakari inportante bat bilakatu zen, alemaniarren aitzinamendua trabatuz.
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 16a
Ekainaren 4an, goizaldera, 108 japoniar hegazkinek Midway bonbardatu zuten. Midwayko bataila hasi zen. Beste ehun bat japoniar hegazkin prest ziren amerikar flotaren atakatzeko, agertuko zelarik. Baina, 3an, Midwayko ur-hegazkin batek japoniar flotaren posizioa begiztatu zuen eta Midwayko amerikar hegazkinek japoniar posizioak fite atakatu zituzten. Orduan, Nagumo amiralak (aitzinaldearen buruzagia, Yamamoto gibelean egon baitzen) prest ziren bonba-hegazkinen igortzea erabaki zuen.
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 09a
Duela 80 urte, 1942ko ekainean, Midwayko bataila Pazifikoko gerlako eta 2. mundu gerlako bihurgune bat izan zen. Pearl Harbor-eko erasotik landa, 5 hilabetez, Japoniak kasik bere konkistako helburu guziak lortu zituen Pazifikoan (Hong Kong, Singapur, Indonesia, Filipinak). Orduan, zergatik ofentsibazko estrategia hori segitu eta arrisku gehiago hartu? "Garaipenaren eritasuna"-rengatik, historialari batzuen erranaldia berriz hartzeko?
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 02a
1960ko udaberrian, De Gaulle entseatu zen kontaktuen hartzea barneko FLNeko buruzagi batzuekin, eta lehenik, Si Salah, Aljer-eko Wilayaren buruzagiarekin. Sekretuki elkartu ziren Eliseoan, ekainean, "bake bereiz" baten negoziatzeko. Baina FLNak informazioa ukan zuen eta Si Salah, Aljeriara itzuli ondoan, eraila izan zen. Hutsegite hori publikoki ezagutua izanik, frantses gobernua behartua izan zen agerian negoziatzea. Lehen solasak antolatuak izan ziren Melun-en, frantses gobernuko eta GPRAko or
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016