Ba ote dakixu? | 2023ko Otsailaren 09a
1942ko azaroan, alemaniarrek hiriko parte gehienak kontrolatzen zituzten baina ez hiri osoa, sobietar erresistentzia ez baitzen sekula gelditu hirian eta sobietarrek Volgako bazter ezkerra beti begiratu baitzuten. Baina azaroaren 19an, dena kanbiatu zen, sobietarrek defentsiba utzi baitzuten haien ofentsiba nagusia abiarazteko.
Ba ote dakixu? | 2023ko Otsailaren 02a
Stalingrad 40 kilometro baino gehiagotara hedatzen zen, Volgaren eskuineko bazterrean. Hiria bonbardatua izan ondoan agorrilaren 23an, iparraldean, Paulus-en VI. alemaniar armadak bere aitzinamendua segitzen zuen eta ber mementoan, hegoaldean, agorrilaren 30ean, Hoth-en IV. armada blindatuak sobietar defentsak zilatu zituen. Stalingradeko bataila hasi zen.
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 26a
Sebastopol konkistatu eta, Von Manstein marexal bilakatu zen baina logika guziaren kontra, Hitlerrek bere estratega hoberena, XI. Armadarekin, 2.000 kilometro iparralderago igorri zuen, Leningraden aitzinera (gaur San Petersburgo).
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 19a
El-Alameineko batailak (aipatua nuena joan den urtean), aliatuen garaipenarekin, durunda (oihartzun) handia ukan zuen baina 2. mundu gerlako destinoa ez zen Ipar-Afrikan jokatuko baina bai Ekialdeko frontean. 1941eko ekainean, Alemaniak Sobietar Batasuneko inbasioa abiarazi zuen (Barbarossa operazioa, aipatu nuena 2021eko ekainean). Alemaniarrak lehenik fite aitzinatu ziren sobietar lurretan baina 1941-1942ko neguan sobietarrek kontra-ofentsiba masiboa abiarazi zuten, fronte osoan
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 12a
2022ko azken egunetan, 82 urterekin, leienda bat joan zaigu, Pelé (Edson Arantes do Nascimiento bere egiazko izenaz). Historiako futbolari handiena, XX. "mendeko atleta" L'Equipe egunkariaren arabera, beti futboleko "erregea" (O Rei portugesez) bezala presentatua, jakin gabe "errege" titulu horrek bakarrik futbolari erreferentzia egiten zuenez. Brasilen ez, dudarik gabe, herri honetan non futbola erlijio bat den eta Pelé bere jainkoa.
Ba ote dakixu? | 2023ko Urtarrilaren 05a
Gaur, urtarrilaren 5eko gauarekin, errege magoak Hegoaldeko hirietan ospez ibiliko dira, opari anitz ekarriz. Haurren (baina ere helduen!) begiak bozkarioz dirdiran izanen dira erakustaldi horren aitzinean, eta nork daki karro batetik ez zaienez opari bat eroriko! Iparraldean (leku anitzetan bezala), haurrek eta helduek errege bixkotxa partekatzen dute, eta aldi oro batek baba aurkituko du eta koroa buru gainean ezarriko! Epifania urtarrilaren 6an ospatua da edo urtarrileko lehen igandez herri k
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016