Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 26a
Maiatzaren 13an, Massu jeneralak, Aljer-en, salbaziorako batzorde bat sortu zuen eta De Gaulle jenerala gobernuko presidente bilakatzea eskatu zuen. Estatu militar kolpe baten mehatxuaren eta nahasmenduen aitzinean, Aljerian bai eta ere metropolian, gobernuak bere dimisioa eman zuen eta Coty presidenteak Charles de Gaulle gobernuko presidente postura izendatu zuen. Biltzar nazionalak botere osoak eman zizkion sei hilabeterendako konstituzio berri baten idazteko.
Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 19a
1957ko urtea "Aljer-eko bataila" bezala ezagutua da. Baina "bataila" bat izan ote zen? Aljeriar independentistek eta frantses ofizierrek erran-molde hori inposatu zuten (haien fama goratzeko) baina Gilbert Meynier historialariak "Aljer-eko errepresioa handia" bezala aipatzen du, eta, dudarik gabe, errealitatetik hurbilago da.
Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 12a
IV. Errepublikako gobernamolde parlamentarioan, Aljeriari buruz botere exekutiboak zituen erabaki guziak hartzen, V. Errepublikako gobernamoldea aitzinetik itxuratuz. Aljerian ez zen gehiago gobernadore orokorrik baina bai bizitzaile ministro bat, Robert Lacoste, kasik botere guziak bazituenak eta errepresio gogorraren alde zena FLNaren kontra. Erregularki joaiten zen ministro kontseilura, lotura zuzen baten eraikitzeko Aljer eta Parise artean.
Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 05a
Gerlaren lehen hilabeteetan, FLNaren helburu nagusia zen bere bidezkotasunaz konbentzitzea aljeriar populua, eta inposatzea, horretarako izialdura erabili behar bazen ere. Memento horretan, aljeriarrentzat Messali Hadj-en alderdia (MTLD) zen erreferentzia nagusia. FLNa sortu zuten militanteek behar zuten MTLD alderdiaren hausteko hautua justifikatu. Horretarako, 1955. urte hastapenean, FLNak beste mugimendu nazionalistekin (Ferhat Abbas-en UDMA alderdia, Aljeriar Alderdi Komunista, Musulman Ulem
Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 28a
1954ko azaroaren 1ean, Aljeria osoan, baina partikulazki Aurès eta Kabiliako lurraldeetan, FLNak 70 atentatu egin zituen. Atentatu gehienek ontasuneri kalte egin zuten baina halere, orotara, hamar bat jende hil izan zen. Ber egunean, FLNak "Aljeriar populuari deia" hedatu zuen, bere eskabideak eta helburuak jakinarazteko. Helburua "independentzia nazionala" egoiten zen. Kanbiamena ez zen helburuari buruz agertzen baina borroka moldeari buruz.
Ba ote dakixu? | 2022ko Apirilaren 21a
1945eko maiatzaren 8an, Frantziak aliatuen garaipena ospatzen zuelarik, jazarraldi entsegu batek frantses kolonial poderea desafiatu zuen Aljerian. 1944tik goiti, aliatuen garaipenaren perspektibak ikusiz, eta amerikanoen sostengu diskretuarekin, aljeriar nazionalismoak indarrak hartu zituen. Jada 1943an, Ferhat Abbas lider nazionalistak aljeriar populuaren manifestua agerrarazi zuen. 1944ko martxoan, libertatearen eta manifestuaren lagunak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016