Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 16a

Midwayko bataila (2/2)

Ekainaren 4an, goizaldera, 108 japoniar hegazkinek Midway bonbardatu zuten. Midwayko bataila hasi zen. Beste ehun bat japoniar hegazkin prest ziren amerikar flotaren atakatzeko, agertuko zelarik. Baina, 3an, Midwayko ur-hegazkin batek japoniar flotaren posizioa begiztatu zuen eta Midwayko amerikar hegazkinek japoniar posizioak fite atakatu zituzten. Orduan, Nagumo amiralak (aitzinaldearen buruzagia, Yamamoto gibelean egon baitzen) prest ziren bonba-hegazkinen igortzea erabaki zuen.

Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 09a

Midwayko bataila (1/2)

Duela 80 urte, 1942ko ekainean, Midwayko bataila Pazifikoko gerlako eta 2. mundu gerlako bihurgune bat izan zen. Pearl Harbor-eko erasotik landa, 5 hilabetez, Japoniak kasik bere konkistako helburu guziak lortu zituen Pazifikoan (Hong Kong, Singapur, Indonesia, Filipinak). Orduan, zergatik ofentsibazko estrategia hori segitu eta arrisku gehiago hartu? "Garaipenaren eritasuna"-rengatik, historialari batzuen erranaldia berriz hartzeko?

Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 02a

Aljeriako gerla (8/8)

1960ko udaberrian, De Gaulle entseatu zen kontaktuen hartzea barneko FLNeko buruzagi batzuekin, eta lehenik, Si Salah, Aljer-eko Wilayaren buruzagiarekin. Sekretuki elkartu ziren Eliseoan, ekainean, "bake bereiz" baten negoziatzeko. Baina FLNak informazioa ukan zuen eta Si Salah, Aljeriara itzuli ondoan, eraila izan zen. Hutsegite hori publikoki ezagutua izanik, frantses gobernua behartua izan zen agerian negoziatzea. Lehen solasak antolatuak izan ziren Melun-en, frantses gobernuko eta GPRAko or

Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 26a

Aljeria gerla (7/8)

Maiatzaren 13an, Massu jeneralak, Aljer-en, salbaziorako batzorde bat sortu zuen eta De Gaulle jenerala gobernuko presidente bilakatzea eskatu zuen. Estatu militar kolpe baten mehatxuaren eta nahasmenduen aitzinean, Aljerian bai eta ere metropolian, gobernuak bere dimisioa eman zuen eta Coty presidenteak Charles de Gaulle gobernuko presidente postura izendatu zuen. Biltzar nazionalak botere osoak eman zizkion sei hilabeterendako konstituzio berri baten idazteko.

Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 19a

Aljeriako gerla (6/8)

1957ko urtea "Aljer-eko bataila" bezala ezagutua da. Baina "bataila" bat izan ote zen? Aljeriar independentistek eta frantses ofizierrek erran-molde hori inposatu zuten (haien fama goratzeko) baina Gilbert Meynier historialariak "Aljer-eko errepresioa handia" bezala aipatzen du, eta, dudarik gabe, errealitatetik hurbilago da.

Ba ote dakixu? | 2022ko Maiatzaren 12a

Aljeriako gerla (5/8)

IV. Errepublikako gobernamolde parlamentarioan, Aljeriari buruz botere exekutiboak zituen erabaki guziak hartzen, V. Errepublikako gobernamoldea aitzinetik itxuratuz. Aljerian ez zen gehiago gobernadore orokorrik baina bai bizitzaile ministro bat, Robert Lacoste, kasik botere guziak bazituenak eta errepresio gogorraren alde zena FLNaren kontra. Erregularki joaiten zen ministro kontseilura, lotura zuzen baten eraikitzeko Aljer eta Parise artean.


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016