Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 06a

Desmond Tutu

"Egin ezazu ongia, alor txikietan, zauden lekuan, ondasun zatitxo horiek guziek, behin elkartuta, aldatzen baitute mundua". Desmond Tuturen hitz horiek bere biziko borrokak laburbiltzen dituzte. Hegoafrikako anglikano artzapezpikua, Apartheid-aren kontrako borrokaren figura, abenduaren 26an pausatu da, bere Cap-eko etxean. Desmond Mpilo Tutu 1931n sortu zen familia xume batean. Bere aita irakasle zen, ama neskamea eta sukaldaria. Haurtzaroan eritasun grabeak (polio, tuberkulosia)...

Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 23a

Joséphine Baker

Joséphine Baker-en bizia Eguberriko kondaira baten parekoa izan dea? Bere bizia arrazakeriaz betetako Missouri batean hasi zen, falta zen aita batekin eta pobrezian, eta Monakoko Printzerriko jauregietan finitu, Grace printzesa lagun gisa. Gauzak hola ikusiz, bai erantzuten ahal da. Baina bere bizi osoan, Joséphine Baker borrokatu zen, lehenik eta beti, arrazismoaren kontra. Joséphine Baker-ek (Freda Joséphine Mc Donald, bere haurtzaroko izenaz) bere kondizioa hola laburtu zuen: "Neska...

Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 16a

Pearl Harbor (2/2)

1941eko abenduaren 7an, goizeko 7ak eta 55etan, japones hegazkin lehenek Pearl Harbor base militarra atakatu zutelarik, amerikarrentzat sorpresa osoa izan zen (testigu batzuen arabera, alertaren mezu lehena hitz horiekin hasi zen: "Hori ez da ariketa bat..."). Alimaleko japones flotarentzat (2 korazatu, 2 gurutzaontzi pisu, gurutzaontzi arin bat, 9 kontra-torpedoontzi, hornidura ontziak, 31 itsaspeko eta, sustut, 6 hegazkin-ontzi 392 hegazkin borrokan engaiatzeko!), gaitzeko balentria izan...

Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 09a

Pearl Harbor (1/2)

Duela 80 urte, 1941eko abenduaren 7an, japoniar armadak Pearl Harbor, Amerikar Estatu Batuetako itsasontzi basea, ustekabean atakatu zuen. Bigarren mundu gerlako bihurgune bat izanen zen, Estatu Batuak gerlan sartuko baitziren. Pearl Harbor amerikar base militar bat zen, Pazifiko ozeanoaren erdian, Oahu islan, Honolulu ondoan, Hawaï artxipelagoan. Bere toki estrategikoarekin (Amerikar Estatu Batuen eta Japoniaren artean), 2. mundu gerlaren testuinguruan, Pearl Harbor base izigarri...

Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 02a

Fourmies-ko tiroketa (2/2)

1891ko maiatzaren 1ean, 11k eta erditan, grebalariak Fourmies-ko Herriko Etxean errezebituak izan ziren heien eskabideak emateko. Arratsaldeko 2ak laurden guti arte errezebituak izan ziren (suprefeta hor zen ere). Izpirituak lasaitzeko, auzapezak goizean arrastatuak izan ziren grebalariak arratsaldeko 5etan libratuko zirela jakinarazi zuen. Ber denboran, grebalari zonbait Wignehies-ko lantegiraino joan ziren eta beste batzuk hiriko ostatuetan jan zuten. Arratsalde hastapenean, grebalari...

Ba ote dakixu? | 2021eko Azaroaren 25a

Fourmies-ko tiroketa (1/2)

Azken asteetan, France 2 kateak "Germinal"Emile Zolaren eleberriaren egokitzapenberri bat proposatu du. Egokitzapenhorrekin, frantses autore handiarenobra nagusia, zeintan meatzarien laneta bizi kondizio txarrak erakutsiak diren,deskubritu edo berriz deskubritu ditugu.Zolak, autore naturalista gisa, errealitateafidelki deskribatzen zuen (meategi bateraerrealki jautsi zen). Meategiko ur gainditzegertaldiarentzat, Zola Lalleko (Gard departamenduan)meategiko ur...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016