Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 27a
Duela 20 urte, 2002ko urtarrilaren 1ean, lehen aldikotz, europar herritarrek ogia edo kazeta erosteko euroa erabili zuten. Lehen aldikotz, herri zenbaitek ber moneta partekatzea erabaki zuten. Ideia iraultzaile hori 1970eko hamarkadan sortu zen, hiru helbururekin: trukada transakzioen kostuari aurre egiteko, moneta nazionalen egonkortasun ezaren kontra borrokatzeko, dolarraren kontra egiteko moneta indartsu bat ezartzeko eta azkenik nazioartean Europako enpresen...
Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 20a
1991ko urtarrilaren 11n, herri baltikoak berriz kontrolatzeko, sobietar tropek Lituania inbaditu zuten eta gobernuko bastimendu zenbait okupatu zituzten. 12an, borrokak piztu ziren sobietar armada eta Lituaniako poliziaren artean. Sobietarrek Vilnius-eko poliziaren akademia nahi izan zuten hartu bainan ez zuten kausitu. 13an, sobietar tropek Vilnius-eko telebistako dorrea oldarrean hartu zuten mugimendu independentista erreprimitzeko. 14 lituaniar hil ziren. 50.000 jende Parlamentuaren...
Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 13a
Duela 30 urte, 1991ko abenduaren 25ean, Eguberri egunean, arratseko 7ak eta erditan, Plaza Gorrian, bandera gorria Kremlin-eko aitzinaldetik beheititua izan zen. Ezin suntzituzko inperio hori, 45 urte hartan mundua menperatzen zuena Estatu Batuekin, bi urtez erori zen, mundu harritu baten aitzinean. Lurreratze hori mundu baten lurreratzea izan zen, jendetza nasaikoa, burdinazko hesiaren mundua, Europa bitan bereizten zuena, baina ere ideologia baten lurreratzea izan zen, zeini anitzek...
Ba ote dakixu? | 2022ko Urtarrilaren 06a
"Egin ezazu ongia, alor txikietan, zauden lekuan, ondasun zatitxo horiek guziek, behin elkartuta, aldatzen baitute mundua". Desmond Tuturen hitz horiek bere biziko borrokak laburbiltzen dituzte. Hegoafrikako anglikano artzapezpikua, Apartheid-aren kontrako borrokaren figura, abenduaren 26an pausatu da, bere Cap-eko etxean. Desmond Mpilo Tutu 1931n sortu zen familia xume batean. Bere aita irakasle zen, ama neskamea eta sukaldaria. Haurtzaroan eritasun grabeak (polio, tuberkulosia)...
Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 23a
Joséphine Baker-en bizia Eguberriko kondaira baten parekoa izan dea? Bere bizia arrazakeriaz betetako Missouri batean hasi zen, falta zen aita batekin eta pobrezian, eta Monakoko Printzerriko jauregietan finitu, Grace printzesa lagun gisa. Gauzak hola ikusiz, bai erantzuten ahal da. Baina bere bizi osoan, Joséphine Baker borrokatu zen, lehenik eta beti, arrazismoaren kontra. Joséphine Baker-ek (Freda Joséphine Mc Donald, bere haurtzaroko izenaz) bere kondizioa hola laburtu zuen: "Neska...
Ba ote dakixu? | 2021eko Abenduaren 16a
1941eko abenduaren 7an, goizeko 7ak eta 55etan, japones hegazkin lehenek Pearl Harbor base militarra atakatu zutelarik, amerikarrentzat sorpresa osoa izan zen (testigu batzuen arabera, alertaren mezu lehena hitz horiekin hasi zen: "Hori ez da ariketa bat..."). Alimaleko japones flotarentzat (2 korazatu, 2 gurutzaontzi pisu, gurutzaontzi arin bat, 9 kontra-torpedoontzi, hornidura ontziak, 31 itsaspeko eta, sustut, 6 hegazkin-ontzi 392 hegazkin borrokan engaiatzeko!), gaitzeko balentria izan...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016