Ba ote dakixu? | 2022ko Agorrilaren 04a
Kirolak, zenbait aldiz, historiarekin bat egiten du. 1976ko abenduaren 5eko euskal derbia, Reala eta Athletic-en artean, maila horretan sartu zen. 17.000 jenderen aitzinean, Atotxako estadioan, Donostian, bi taldeen kapitainak, Inaxio Kortabarria eta Jose Angel Iribar, zelaian ikurrina batekin sartu ziren. Bazuen urte bat Franco zendua zela baina ikurrina oraino debekatua zen.
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 28a
Goi Nafarroa konkistatu-eta, gaztelar tropak Donibane Garazira heldu ziren irailaren 10ean eta hirian sartu ziren erresistentziarik gabe, hiriko soldaduek gotorlekua utzi baitzuten. Gaztelarrek Baxe-Nafarroako herri anitz arrobatu, suntsitu eta erre zituzten (Monjolose adibidez). Albeko dukeak Baxe-Nafarroako etxe-dorre guzien suntsitzea manatu zuen. Gaztelar tropek Garaziko herrialdearen fruitu baratzeak moztu zituzten (biztanleentzat zailtasun handiak probokatuz bizirik irauteko) eta Salbaterr
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 21a
Duela 500 urte, 1522ko uztailaren 19an, Baztango lurraldean, Gaztelako armadak Amaiurreko gaztelua hartu zuen. Hamar hilabetez, 1521eko irailetik 1522ko uztaila arte, 200 nafartar zaldunek Gaztelako armadari heroikoki buru egin zuten. Nafartarrak erreboltatu ziren baina, errealki, Nafarroaren konkista hamar urte lehenago iragan zen.
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 14a
Bernard Montgomery jeneralak bere manamendua agorrilaren 13an hartu zuen eta erretiratze plan guzien suntsitzea ordenatu zuen.1940ko Dunkerqueko batailan aipagarri bihurtu zen. 55 urteko gizon ihar eta garratza zen. Ez zuen erretzen eta ez edaten ere. Egun batez, Churchill-i erran zion: "Horri esker %100 forman naiz". Eta Churchillek arrapostu: "Eta nik erretzen dut, edaten dut eta %200 forman naiz". Ez zuten ber bizimoldea baina bi gizon horiek britainiar erresistentziaren aurpegi...
Ba ote dakixu? | 2022ko Uztailaren 07a
Ekainaren 20an, Rommel-en armadak Tobrouk-eko portua hartu zuen. Ur sakoneko portu bikainazen, baina Maltak (britainiarrek kontrolatzen zuten lurraldea) mehatxatzen zuena. Eztabaida estrategiko bat sortu zen alemaniar Aitzindaritza Goreneko ofizierren artean. Zer behar zen egin? Maltako konkistari lehentasuna eman ala ofentsiba segitu Egipto eta Ekialde Hurbila arte? Rommelek britainiar armada Egipto arte nahi zuen lasterkatu, Nil ibaiko delta konkistatzeko eta Egiptoko toki inportanteenak...
Ba ote dakixu? | 2022ko Ekainaren 30a
Ritchie jeneralak eta britainiar indarrek Rommel-en soldaduak Gazalaren aitzinean behatzen zituzten, gizon eta arma gehiagorekin baina alemaniar marexalak taktika bat bazuen. Lehenik, italiar indarrek britainiarrak atakatu zituzten toki horretan finkatzeko. Ber mementoan, Rommelen indarrek mugimendu zabal bat hasi zuten britainiar indarrak hegoaldetik inguratzeko, britainiar armadaren gibelaldean ateratzeko. Baina plan horrek ahulezia bazuen. Hegoaldetik pasatuz, alemaniarrek frantses...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016