Azalekoa | 2018ko Abenduaren 13a

Ipar Euskal Herria, lurralde aldaketa berri batzuri buruz

M.O.

Ipar%20Euskal%20Herria_%20lurralde%20aldaketa%20berri%20batzuri%20buruz

Euskal Elkargoan bai eta SCoT (Schéma de Cohérence Territoriale) edo AUDAP (Agence d'Urbanisme Atlantique et Pyrénées) egituretan gogoetak abiatuak dira lurralde antolaketari buruz, hau dela-eta jakin nahi izan dugu Ipar Euskal Herrian aldaketak zein diren.

Ipar Euskal Herria aldaketa batzuri buruz

Ohartzen gira emeki-emeki hiriguneak lurraldean sartzen ari direla, hau dela-eta aldaketa horrek zer ondorio du? Azken bost urte hauetan, urtero populazioa emendatzen da %0,41az, aldaketa handiak ekarriz, etxebizitza, zerbitzu desberdin, hondakin... arloetan. Lurralde antolaketa berri hortan, kondutan hartuz populazioa emandatzen ari dela, ikusi beharko da parean zer zerbitzu motak beharko diren.

Herritarrak nundik heldu dira?

2018ko urte hastapenean, AUDAP agentziak dionaz 11.340 herritar gehiago etorri dira Ipar Euskal Herrira, Euskal Elkargoko populazioa hartuz %3,8ren emendatzea ekarriz. Heldu diren biztanle berri horiek, gehienak Akitania Berritik heldu dira. Frantzian gertatzen den leku-aldaketa hortan Euskal Herria da gehienik seinalatua. Bizitzera heldu diren jendeen adina kondutan hartuz ez dira gehienik erretretan direnak heldu hunarat, pentsatzen ahal zen bezala. Klasamenduan, aktibitatean diren pertsonak dira etortzen, 25 eta 39 urte artean dutenak, gero 40 eta 64 urte artekoak. Ororen buru 65 urtetik harat guti dira hunarat heldu bizitzera, hausten duela ginuen irudia. Heldu diren pertsona horietan: 7.500 bizi dira apartamendu batean, 3.500 etxe batean. Bi aldiz gehiago dira alokatzen dutenak, ezinez eta etxearen jabe direnak.

Nun plantatzen dira egoiliar berri horiek?

Itsasbazterreko biztanleen dentsitatea azkarra da, 500 herritar/kmÀ‚'², beste eremueri konparatuz 6 aldiz handiagoa. Populazio berri hori kokatzen da bereziki Aturri kostaldean eta Hego Lapurdin, barnekaldean ere aldaketak hasiak baldin badira. Amikuze eskualderat heldu direnak, bikote gazteak dira haurrekin, hain segur etxeen prezioak dituela ekarrarazten. Garazi-Baigorrin ere populazioaren emendatzea sendi da, hemen ere bikote gazteak dira kanpotik etorriak instalatzen, baina hauek familia osatzen dute etorri-eta. Ipar Euskal Herriko bi gunetan, aldiz, ez da sendi aldaketa handirik: Xuberoan eta Iholdi-Oztibarren.

Lana eta etxearen artean sortzen diren beharrak

Populazio berri horrek eguneroko bizian eragin bat badu, gehienik senditzen ahal dena garraioena da, etxea eta lanaren artean %82a behartua baita auto baten hartzera. 22 aktibitate gunetarik, 19 kostaldean kokatuak dira, frogatzen du lanpostu gehienak nun diren eta horren ondorioak zein diren. Aktibitatean diren pertsona horiek egunero egiten duten bide kopurua bateratuz, 1,7 milioi kilometrokoa da, eragin handiak sortuz hiri sartzeetan.

Geroa hautetsien esku

Antolaketa berri horrek hautetsiak behartzen ditu berriz gogoetaraztea zein izan beharko diren kuadro publiko berri horiek, zein zerbitzu berri plantan jarri beharko diren. Gogoeta horiek egin beharko dira kondutan hartuz herritarren beharrak, hauen oharrak eta galdeak. Herritarren zerbitzurako diren elkarte eta egitura batzuekin kurutzatuz, horietan Garapen Kontseiluak ere erronka bat ukanen du jokatzeko. Adituak diren egiturek argiki hiru arlo identifikatuak dituzte nun gogoeta sakon bat eraman beharko den, izan uraren kudeaketa, hondakin biltzea eta garroien antolaketa. Beste batzuk ere izanen direla dudarik ez da. Zein etxebitza mota beharko da? Zer antolaketa adinetako edo haurren zerbitzurako? Galdera hauek erantzun konkretuak ukan beharko dituzte, biharko Ipar Euskal Herriko populazioaren beharreri ihardesteko. 2019a, urte garrantzitsua izanen da arlo huntan, Euskal Elkargoak definitu beharko baitu lurralde proiektu bat Ipar Euskal Herriarentzat.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3478. zbk

Gure Hitza | 2018/12/13

Beste mundu bat posible ote da?

Menane Oxandabaratz

Azken hamarkada hauetan usu entzun dugu manifestazio edota mobilizazio desberdinetan: "beste mundu bat posible da". Bide bazterretan ikusten diren "palto horiek" ez dakit hori duten galdegiten, segur dena azken denbora hauetan egunez egun zalaparta handiak sortu dituztela Pariseko jauntto eta andere horieri irriak sarraraziz. Iduritzen zaut, bakoitzak bere kexua baduela, segur dena populazio bat sumindura handi batean dela.

Alta azken urte hauetan izan dira erreforma batzuk langileen lan baldintzak zorrozten zirela, erretretak ttipitzen, zerga batzuk emendatzen, lizeo eta unibertsitateetan gazteen ikasketak segitzeko zailtasunak... Manifestazioak izan dira, jendetsuak zenbait aldiz, beste batzutan gutti karriketan. Mobilizazio horiek guziek ez dute sortu lurrikararik, orain ikusten dugun bezala. Ez dugu senditu gobernamendu bat gibelera egiten. Alta orduetan ere aldarrikatzen ziren gaiak eguneroko langile, ikasle, erretretadunen beharreri lotuak ziren! Egia "palto hori"-en...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016