Kostaldean | 2018ko Abenduaren 13a

Kostaldean

Guy Lalanne
Guy%20Lalanne

Etxebizitza arazoekin beti ba arrangura pisuak

Donibane Lohizunen, ekitaldi berezi bat iragan da joanden egunean abertzale parrasta batek gauzatu duena. Hogoita- hamar bat lagun, Herri Bizi, Euskal-Herria Bai eta Aitzina taldeetan diren batzu bildu dira Xingaletenea bideko bazterrean, salatzea gatik han zer gertatzen den. Promotore batek erosia du lur peza handi bat, 27 bizitegi berriren eraikitzeko xedetan. Untsalaz, hamar bizitegi berri edo gehiago egiten direlarik, %30 sozial-mailekoak izan behar dira. Aipatzen dugun kasuan beraz, gutienez 8. Bainan zer gertatu da? Delako eremua hiru zatitan ezarria izan da, zati bakoitxean 9 bizitegi egin behar, heldu baita hamar baino gutiago, eta ez beraz bortxurik batzu sozial-mailekoak egiteko. Abertzaleek salatzen dute joko hori, jukutria bat dela eta besterik ez. Promotoreak aldiz dio denak legez-lege egin dituela, bestenaz funtsean etzuela baimenik ere ukanen. Ainitzen ikusmoldea: lur-antolaketa paperetan, holakorik ez gehiago gertatzeko, gauzak garbiago behar litazkeela ezarri eta neurri xorrotxago batzuekin...

Ziburuko bilgune zabal berria

Ziburun, aspaldixkoan aipu da bilgune berri handixko baten eraikitzea lehengo tenisgunearen lekuan, zirgabidetik Azkaine alderat ateratzeko eskualde hortan. Ez dira denak ados. Abertzaleak arras kontra besteak beste. Ez dela holako obra baten beharrik, herriko komentu xaharrean ere bilgune zabal bat muntatu behareta, bestalde Donibane Lohizunen ere gisa bertsuko zerbait moldatu beharra Harriet-Baita eremuan. Herriko Etxeak alta segitzen du aitzina, bilgune berria bi miliun euro baino gehiago gosta behar bazaio ere. Dio bestalde egin beharrak diren obrekin biziki untsa doala herriaren proiektua, denek elgar osatzen dutela, hautu gehiago eskainiz. Ikusgarri eta beste ainitz gauza egiten ahalko dela bilgune berrian, hiribarnetik baztertxago, ez arrabots sobera ere egiteko. Hots, herriak jakinarazi du obrak hasiko direla urtarrilean. Eguna ere berexia, urtarrilaren 7a, astelehena.

Urte baten buruan

Donibane Lohizunen, nehork ez du ahantzia Peiuko Duhart auzapeza. Duela urte bat zendua kasik supituki. Joanden egunean, abenduaren 7n, egunez egun urte bat zendua zela, ospakizun berezi batzu iragan dira guziz kartsuak eta hunkigarriak. Lehenik hilerrietan, haren hobiaren aitzinean, familia eta adixkide batzu elgarretaraturik, eta gero Jondoni Joani Batixta elizan. Jendea ederki bildu da, eliza zola guzia betea. Ospakizunaren buru, Lionel Landart erretora, beste hiru apez bere aldean. Meza hastean, Jean- François Irigoyen auzapeza mintzatu da, oroitaraziz zoin gizon baliosa ginuen Peiuko, bere herriari errotik atxikia, jendekina eta zerbitzu egilea. Segurtatu du haren izena emanen dela herriko obra bati, orainokoan ez hautatua zoini. Erretorak ere goretsi du auzapez zena, mereximendu handiak bazituen gizon argia.

Mugaren hegiz-hegi

Telethon delakoa ere ospatu da Kostalde guzian eta ainitz gisetarat, usaian bezala. Hala nola Ziburun, Jakintza elkarteari esker, hitzaldi bat egin duen Guy Lalanne historialariak. Lehenik gaitzeko itzuli pollita mugaren hegiz- hegi, Biriatuko zolatik Sarako kaskoetaraino, Benttaz-bentta nolazpait, argazki andana bat erakutsiz, kondatuz benttak noizkoak diren eta sail hortan ere gauzak nola kanbiatu diren, bai eta beti kanbiatzen ari. Ibardingo kaskoan lehen bentta 1881ean ideki zen eta luzaz bakarra izana da. Orai badira hogoita-zonbait, batzu ez hain aspaldi eraikiak. Itxuraz ala zernahitaz oraikoek gisa guziz, mugaren bazter guzian gainerat, ez dute 40ko gerla aitzin hor zirenen eite handirik bainan beti ba mugaren gainean izaiteak, edo mugatik arrunt hurbil izaiteak, emaiten dioten berezitasuna. Bigarren zati batean, kondatua izan zauku Pierre apeza, alemaneri iheska, nola pasatu zen mugaren bestalderat, bainan hortaz ariko gira bestaldi batez, hori baita hain xuxen Jakintza elkarteak laster ateratuko duen aldizkariaren gaia...

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Kostaldean | 2018/12/13

Xabi Soubelet beti Gernika gogoan

Xabi%20Soubelet%20beti%20Gernika%20gogoan
Ezin ahantzia da zinez merkatu eguna zuten batez Gernikan gertatu zena, nola hiria itsuski funditua izan zen, zernahi jendek bizia galduz, aleman hegazkinen bonbardaketa izigarri baten ondorioz. Jaz, ospakizun bereziak izan ziren han berean segur bainan beste toki frangotan ere, gertakari latz horren 80. urtebetetzea baitzen. Hunkigarriak dira holako ospakizunak. Donibane Lohizunen, bestalde Begiraleak elkartearen burulehena den Xabi Soubelet artixtak karia hortarat moldatu zuen margo bat zinez ederra. Ez dena bixtan da Picasso zenaren hura bezen famatua bainan gogoeta frango eginarazi zuena, bakearen aldeko mezu laño batekin gainerat. Ildo beretik segituz, muntatu zuen, laguntzaile asko bildurik, ikusgarri arraro bat, "Txoria badator, txoria badoa". Eta horra nun plazaratu duen, Elkar argitaletxearen bitartez, beti Gernika gogoan, eleberri gotor bat, sail beraren konduko hirugarren zatia beraz. Gotorra segur, kasik lau ehun orrialde baitauzka. B o n b a r d a k e t a hura orotaraziz...

Irakurri segida

3478. zbk

Gure Hitza | 2018/12/13

Beste mundu bat posible ote da?

Menane Oxandabaratz

Azken hamarkada hauetan usu entzun dugu manifestazio edota mobilizazio desberdinetan: "beste mundu bat posible da". Bide bazterretan ikusten diren "palto horiek" ez dakit hori duten galdegiten, segur dena azken denbora hauetan egunez egun zalaparta handiak sortu dituztela Pariseko jauntto eta andere horieri irriak sarraraziz. Iduritzen zaut, bakoitzak bere kexua baduela, segur dena populazio bat sumindura handi batean dela.

Alta azken urte hauetan izan dira erreforma batzuk langileen lan baldintzak zorrozten zirela, erretretak ttipitzen, zerga batzuk emendatzen, lizeo eta unibertsitateetan gazteen ikasketak segitzeko zailtasunak... Manifestazioak izan dira, jendetsuak zenbait aldiz, beste batzutan gutti karriketan. Mobilizazio horiek guziek ez dute sortu lurrikararik, orain ikusten dugun bezala. Ez dugu senditu gobernamendu bat gibelera egiten. Alta orduetan ere aldarrikatzen ziren gaiak eguneroko langile, ikasle, erretretadunen beharreri lotuak ziren! Egia "palto hori"-en...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016