Gure Hitza | 2018ko Abenduaren 13a

Beste mundu bat posible ote da?

Menane Oxandabaratz

Azken hamarkada hauetan usu entzun dugu manifestazio edota mobilizazio desberdinetan: "beste mundu bat posible da". Bide bazterretan ikusten diren "palto horiek" ez dakit hori duten galdegiten, segur dena azken denbora hauetan egunez egun zalaparta handiak sortu dituztela Pariseko jauntto eta andere horieri irriak sarraraziz. Iduritzen zaut, bakoitzak bere kexua baduela, segur dena populazio bat sumindura handi batean dela.

Alta azken urte hauetan izan dira erreforma batzuk langileen lan baldintzak zorrozten zirela, erretretak ttipitzen, zerga batzuk emendatzen, lizeo eta unibertsitateetan gazteen ikasketak segitzeko zailtasunak... Manifestazioak izan dira, jendetsuak zenbait aldiz, beste batzutan gutti karriketan. Mobilizazio horiek guziek ez dute sortu lurrikararik, orain ikusten dugun bezala. Ez dugu senditu gobernamendu bat gibelera egiten. Alta orduetan ere aldarrikatzen ziren gaiak eguneroko langile, ikasle, erretretadunen beharreri lotuak ziren! Egia "palto hori"-en mugimendua orain aipatu klase sozial horietaz urrunago abian dela, nagusi batzuk ere hurbilduak baitira, bereziki ofiziale arlokoak.

Nolaz bat batean, sare sozialetan agertu den dei batek bazterrak sutan jarri ditu? Nolaz lurralde osoan ehunka antolatu dira, estatu baten ekonomia geldiarazi nahian? Bai, denek badakigu aspaldi huntan jendarte parte handi bat kezkatua dela, hilabetearen finitzeko familia batzuk zailtasunean ezarriz. Ezantza emendatze hori aitzaki bat baizik ez dela izan bakoitzak bere tripako minen agerrarazteko.

Sindikatuen eta alderdi politikoen bukaera? Gogoetatzekoa da! Antolatuak diren mugimenduek manifestazio edota hauteskundeen kari, aspaldiko urte hauetan ez dute behar den herritar kopururik gehiago berenganatzen. Partez ulertzen ahal da sinesgarritasun galtze bat izaitea, hainbeste ustelkeria entzun da bereziki goi mailan diren agintari batzuenganik. Aspaldiko urte hauetan langileen sindikatuak ez dira gai elgarrekin mobilizazio baten egiteko, lema orokor berdinaren inguruan. Holako jarrerek sortzen ahal dute sendimendu bat, ez ulertua izaitea, baztertua senditzea, ez ordezkatua izaitea. Baina ikusten dugun mugimendu zabal hunek, nun bakoitzak bere eskaerak dituen, ez naiz segur herri baten blokatzeaz gain, zer ondorio ekartzen ahal duen ez badira gauzak antolatuak agintari politiko batzuekin negoziatzeko. Segur dena, zerbait larri pasatzen ari dela, ezin dena ez-ikusia bezala egin. Beste mundu bat posible ote da, injustizia eta desoreka sozialarik ez dadin gehiago izan? Ahantzi gabe gaurko erronka handienetik bat dugula ere gure lurraren zaintzea. Joan den larunbatean iragan diren elgarretaratzeetan, sistema aldatu behar dela ez klima entzuten dugu. Bai arlo instituzional politikoan ere sistema aldatu beharko dela dudarik ez, herritar bakoitza ordezkatua izaiteko gisan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3478. zbk

Gure Hitza | 2018/12/13

Beste mundu bat posible ote da?

Menane Oxandabaratz

Azken hamarkada hauetan usu entzun dugu manifestazio edota mobilizazio desberdinetan: "beste mundu bat posible da". Bide bazterretan ikusten diren "palto horiek" ez dakit hori duten galdegiten, segur dena azken denbora hauetan egunez egun zalaparta handiak sortu dituztela Pariseko jauntto eta andere horieri irriak sarraraziz. Iduritzen zaut, bakoitzak bere kexua baduela, segur dena populazio bat sumindura handi batean dela.

Alta azken urte hauetan izan dira erreforma batzuk langileen lan baldintzak zorrozten zirela, erretretak ttipitzen, zerga batzuk emendatzen, lizeo eta unibertsitateetan gazteen ikasketak segitzeko zailtasunak... Manifestazioak izan dira, jendetsuak zenbait aldiz, beste batzutan gutti karriketan. Mobilizazio horiek guziek ez dute sortu lurrikararik, orain ikusten dugun bezala. Ez dugu senditu gobernamendu bat gibelera egiten. Alta orduetan ere aldarrikatzen ziren gaiak eguneroko langile, ikasle, erretretadunen beharreri lotuak ziren! Egia "palto hori"-en...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016