Han eta Hemen | 2018ko Abenduaren 13a

ZAD bizi dutenen ahotik

ZAD%20bizi%20dutenen%20ahotik

Iñaki Etxeleku Thikoipek idatzi liburua, Gatuzain eta Txalaparta argitaletxeek pubikatua. Notre-Dame-des-Landes, borroka lekua eta esperantza sortzailea. Nola bizi, ekoiztu eta trukatu kapitalismoaren kontsumo eta alienazio legeetatik aparte? Nola kudeatu egunerokotasuna eta gatazkak, larderiarik gabe, delegazio alderdikoietatik aparte, demokrazia zuzenean eta berdintasunean? Eta, beste mundu posible baten promesa dakarren esperientzia hori haustera etorriko den estatuaren indarrari aurre egiteko, nola antolatu erantzun azkar eta egikorrak? Iñaki Etxeleku ZADen egon da, eta han direneri galdera hauek pausatu ditu. Jendeak lañoki erantzuten du, argitasun harrigarriaz. Sentitzen dutenaren gibelean ageri da badirela gogoeta anitz eta sakonak. Baita ZADeko bizipen kolektibo eta militante horiek hurbilagotik ezagutuz, autonomiaren eta autogestioaren nundik norakoak hobeki ulertu nahi dituenarentzat den liburua.
Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2018/12/13

KORRIKA jantzien denda idekitzea eta moda desfilea

KORRIKA%20jantzien%20denda%20idekitzea%20eta%20moda%20desfilea
Korrika laster hor dugula-eta AEK elkarteak jakinarazten du jantzi saltegiak izanen direla, Baionan, 4 Marengo karrikan egun guziz idekia izanen da (igandez salbu), abenduaren 24a arte. Bestalde, moda desfilea antolatua dute, erakusteko zein izanen diren jantzi berri horiek, abenduaren 13an (19:30), Laugan. Olentzerori manatzeko opari polita izaiten ahal da, 21. Korrika heldu dela eta!...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Etxebizitza sozialen eskasa

Etxebizitza%20sozialen%20eskasa

Aitzina, Herri Berri eta EHBai mugimenduek elgarrekin, bi tokitan Baionan eta Donibane Lohizunen ekintza bat antolatu dute Frédéric Orard promotorearen kontra. Jaz jadanik salatua zuten jukutria bat bazela IFO enpresaganik, Donibane Lohizuneko Xingaletenea auzoan erosi zuen lur eremu batentzat. Donibane Lohizuneko PLUak behartzen duen gisan, 10 etxebizitzatik gorako proiektuetan %30 egoitza sozialak izan behar dira legeak behartzen duen bezala. Hiru mugimendu horiek salatzen dute, promotoreak jukutriak egin dituela, bi eraikuntzarako permisa pausatuak izan zirela, bi agentzia desberdinetarik, lehena IFO sozietatearen izenean 10 egoitzarentzat eta beste 8 SARL Nikolo izenean. Urte bat berantago hirugarren lur eremu batentzat, beste 8 egoitza eraikitzeko galdea pausatua izan zen, aldi huntan Erdeko agentziaren izenean, nun beti Frédéric Orard den zuzendaria. Proiektu guziak bereziak dira bakoitza 10 egoitzaz petik izanez geroz, apartamendu sozialik ezin da eskatu. Abertzale...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Elkartasunez janari mailan aldi hontan!

Larzabal kolegioa

Elkartasunez%20janari%20mailan%20aldi%20hontan!

Azaroaren 12tik 30era, Baionako Elikadura Bankua elkartearen aldeko janari bilketa antolatu dugu gure kolegioan. Familia bakoitzari boltsa bat banatua izan zaio eta, nehor behartuz, azaroaren 30eko azken epea itzuli behar zuten. Bildua izan dena: arrain eta haragi kontserbak, fruitu eta barazki kontserbak, gosaltzekoak, bixkotxak, txokolota, irina, azukrea, kafea, olioa, zopak... Abenduaren 4ko eguerdiko pausan, antolatzaileak etorri dira kolegiora bildutakoa kargatzeko eta nola, ikasleen laguntzarekin batera! 500 kilo janari pasa bildua izan da, bilketa ederra! Asteburuan egina izan den eta gure bilketari esker, astero 5.600 pertsonei 3 bazkari eskaintzen ahal zaizkie.... Txalo bero parte hartzaile guztiei!

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Naia Robles Aranguiz-en diska berria

Bakarlari bezala bere hirugarren disko berria aurkezten du, Musik'Hari deitzen dena. Aritzak taldean ere ibili da eta 6 disko atera ditu. Disko berri hunen sortzeko 10 urtez arizan da, 6 hilabete eman ditu grabaketa lanetan. Disko berri huntan, 14 kantu entzungai dira eta 5 hizkuntzetan kantatzen du. Musik'Hari diskan Naiaren bere biziko gertakari edo lagun bakoitzari musika bat lotzen du eta hari horrekin josten du kondaira intimoa, familiaren partetik ondoriotasunez ukanak omenduz eta bide beretik segituz, behar zen denbora nahi izan dio eman. Xabi Albistur eta Yannick Telletchea gitarristak lagun dituela, Xabi Etxeberri biolinan, folk musika soinuan obra eskaintzen dauku. Pentsatzekoa da entzuteko parada izanen dugula ondoko aste eta hilabeteetan.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Merkatal eta Industria Ganbarak segitzen Baionatik!

Azken denbora hauetan aipu zen Baionako Merkatal eta Industria Ganbara desargertzeko arriskuan zela. Frantses estatu guzian diru laguntzak ttipituko zirela erran zuen Bruno Le Maire ekonomia ministroak, enpresek pagatzen duten TFC (taxe pour frais de chambre) zerga ttipitu zelakoz, 150 milioi euro gutiago kenduz. Baionako CCIko arduraduna den André Garreta kexu agertu zen, hemengo enpresa ttipiek eta ertainek (TPE eta PME) dutela jasanen diru galtze hori. Horrez gain, departamenduan bi CCI izaitea zalantzan ezarria zen, CCIko arduradunak horren kontra altxatu ziren, argumentatuz Paueko Ganbara ekonomikoki itzulia dela Lurde eta Tarberi buruz, aldiz Baionakoa mugazgaineko harremanak dituelarik. Baionako CCIk kondatzen ditu 45.500 enpresa, 144.000 lanposturentzat. Horrekin batean Estia ingeniari eskolarekin partaidetza sakon bat eramaiten du, lekuan lekuko aberastasun bat ekarriz, 800 ikasle baitira formatuak. Senatuak bozkatu du joan den astean bi CCI izan daitezen Pirinio...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

1200 pertsona Baionan, klimaren alde

1200%20pertsona%20Baionan_%20klimaren%20alde

Bizi! mugimenduaren deiari erantzun dute 1200 pertsonek. COP24aren karietara antolatua izan den nazioarte mailako mobilizazioan. Baionan joan den larunbatean, klimaren aldeko mobilizazio azkarra izan da, jende anitz hurbildu baita, horietan "palto horiak" ere etorriak ziren. Elgarretaratze hortan ikusten ahal zen horia eta berdea nahasirik banderolen gibelean "Justizia soziala eta klima, ber borroka", "Klima banku bat balitz, aspalditik salbatua zuketen" edo "Hilabete eta mundu bukaera, ber borroka". Frantsesez eta euskaraz egin hitz hartzeek deia luzatzen zuten alarma klimatikoaren deiadarra jotzeak jendartean sekulako iratzartzea eragin dezan. Manifestariek alarmak, iratzargailuak eta beste sirenak jo dituzte. Aratsaldean Donibane Garazin ere 50 bat pertsona hurbildu dira mezu eta aldarrikapen berdinarekin.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

5 euskal herritar epaituak Parisen

Arrastatzeak izan zirelarik, Ortzaizen jendea elgarretaratua
Arrastatzeak%20izan%20zirelarik_%20Ortzaizen%20jendea%20elgarretaratua

2015eko uztailaren 7an, Iñaki Reta, Xabier Goienetxea, Terexa Lekunberri eta Jef Mateo Ortzaizen arrestatu zituzten, Grazi Etchebehere berriz uztailaren 9an. Poliziaren eskuen artean egon ondoren Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea preso sartu zituzten eta Grazi Etchebehere, Terexa Lekunberri eta Jef Mateo berriz, kontrol judizial pean libre utzi zituzten. Mobilizazio handiak izan ziren, arrastatze horien salatzeko, ETAren armagabetze prozesua hasia zela eta. Abenduaren 17, 18 eta 19an Pariseko auzitegi korrekzionalean epaituak izanen dira. Presoen inguruan ari diren elkarteek eskatzen dute testuinguru politiko berria kondutan hartua izan dadin.

...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Epelondoren xokoa: ERREBOLTA

Epelondo

Ez dut iraultza hitza erabili, biribilguneak, autobideetako ordain-lekuak, supermerkatuetako sartzeak blokatzen dituzten horiz jantzien mugimendua izendatzeko. Oldar kontsumista da oinarrian, adinekoz, eta berria dena, emaztez osatua. Macronen dimisioa galdatzen duten arren, ez da politikarik aldarrikapenetan. Mobilizazioa luza daiteke, ez delako greba egunetan bermatzen, beraz ez dute sosik galtzen. Gainera, Parisko Eliseo karrikaren suntsitze errepikatuak, poliziarekiko pattakak eta diskurtso bortitzak, iraupenaren bideko zedarri orgasmikoak dira. Errebolta bat da, herrak eta behingoz elkarrekin orroaz aritzearen plazerrak bildu jendeekin. Eta mass mediak alde dituzte! Karbono tasa kenduz, gobernuak urrats bat gibelera egin du, baina irudiz, ez da nahikoa. Hondarrean, hogei mila kide baino gutxiagok, frantses populuaren izenean mintzo direla azpimarratuz, durduza arazten du Macronen presidente aulkia: ohartzen gara, Jupiter gurea, bat batean Nartziso beldurtu bat dela, mundua...

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2018/12/13

Enargia argi indar hornitzailea.

ENARGIA, %100ean berriztagarria den argindar euskal hornitzaile berria, sozietateen erregistroan matrikulatua izan da. Lehen berri horrek, bere aktibitatea 2019ko urtean bigarren etapara pasatzeko aukera emaiten dio: ministeritzarenganik baimena ukaitea. Hortarako ENARGIA azaro erditsuan kapital altxatze kanpaina bat abiatu zuen. Xedea du, urte bururatzen aitzin 100.000€ biltzea partikularrenganik eta 150.000€ enpresenganik. Mementoan 105 bazkide ditu, 113.700€ inbertitua dituztenak, helburuaren %45a lortu du. Nahi ditu bazkide berriak atzeman, %100 berriztagarri izanen den argindar eskaintzaz baliatzeko gisan. Xehetasun guziak gune huntan aurkitzen ahal dira: www.enargia.eus, interesatua denak bazkide izaiteko sare hortarik egiten ahalko du.

...

Irakurri segida

3478. zbk

Azalekoa | 2018/12/13

Ipar Euskal Herria, lurralde aldaketa berri batzuri buruz

M.O.

Ipar%20Euskal%20Herria_%20lurralde%20aldaketa%20berri%20batzuri%20buruz

Euskal Elkargoan bai eta SCoT (Schéma de Cohérence Territoriale) edo AUDAP (Agence d'Urbanisme Atlantique et Pyrénées) egituretan gogoetak abiatuak dira lurralde antolaketari buruz, hau dela-eta jakin nahi izan dugu Ipar Euskal Herrian aldaketak zein diren.

Ipar Euskal Herria aldaketa batzuri buruz

Ohartzen gira emeki-emeki hiriguneak lurraldean sartzen ari direla, hau dela-eta aldaketa horrek zer ondorio du? Azken bost urte hauetan, urtero populazioa emendatzen da %0,41az, aldaketa handiak ekarriz, etxebizitza, zerbitzu desberdin, hondakin... arloetan. Lurralde antolaketa berri hortan, kondutan hartuz populazioa emandatzen ari dela, ikusi beharko da parean zer zerbitzu motak beharko diren.

Herritarrak nundik heldu dira?

2018ko urte hastapenean, AUDAP agentziak dionaz 11.340 herritar gehiago etorri dira Ipar Euskal Herrira, Euskal Elkargoko populazioa hartuz %3,8ren emendatzea ekarriz. Heldu diren biztanle berri horiek, gehienak Akitania Berritik heldu dira. Frantzian gertatzen den leku-aldaketa hortan Euskal Herria da gehienik seinalatua. Bizitzera heldu diren jendeen adina kondutan hartuz ez dira gehienik erretretan direnak heldu hunarat, pentsatzen ahal zen bezala. Klasamenduan, aktibitatean diren...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016