Gure Hitza | 2021eko Irailaren 30a
Planeta berdinean, bi errealitate
Menane Oxandabaratz
Aipatua izan da argi indarra berriro emendatukodela, kontsumitzaileen defentsarakoelkarteen arabera hamar urtez %50en emendatzeajasan behar ukan dugu. Berri horientzuterakoan gogoeta batzuk heldu zaizkit.Gasa, ura ala argi indarrak egunerokotasuneanbizitzeko beharrezkoak ditugu, aberatsala pobre, zahar ala gazte denentzat baliagarri.
Gisa berean fruitu eta barazkien prezioaksaltegi handi horietan ikusten direlarik, beldurtzekoada. Adibide bat emaiteko, uda huntanHazparnen ikusi dut biper kiloa 9,8€tansalgai zela, herri hortarik etorriak direlarik!Denek ez dute baratze baten ukaiteko ahaliketa erostea behartuak dira.
Egin den kalkuluen arabera, elektrizitatezberotzen den familia batek, irabazi ertainakdituenak, duela 10 urte 1.019 euro pagatzenbazuen, 2020an 1.522 euro ordaindu beharukan ditu. Oraingo emendatze hunek pentsatzeraemaiten du, oraino kalte gehiagoekarriko dituela familia xume eta ertaineri.INSEEk agertu azken zenbakietan, frantsesestatuan 9,3 milioi pertsona pobreziaren muganbizi dira, populazioaren %14,8. Gauzakez dira hobetzen ari, adinetako batzuk erretretattipia ukanez, langile batzuk lan prekarioadutela soldata ttipiekin, emazte batzukbakarrik pentsiorik gabe haurra(k) hazi behar...egoera desberdinen zerrendatzea luzelitzateke.
Pobreziaren eta Jendartearen BazterketaPolitiken Kontseilu Nazionalak (CNLE),konstatazio berdintsua egiten du, sanitariokrisi hunek zenbait herritar pobreziarenmugatik behera eraman dituela. 2021ean, 12miloi pertsona kasu hortan litzateke. SokorriPopularrak jendeeri ekartzen duen laguntza%45ez emendatu da.
Alta memento berean entzuten da espaziokoturismoa garatzen ari dela. Froga hordugu berrikitan 4 pertsonek 3 egun orbitanpasatu baitituzte. Bidaia horren kostua 170milioi eurokoa delarik, haur gastatu batzuenplazererako, pisugabetasunean zenbait denboraegoiteko! Konpainia batzuk 2022ko,400 hegaldatze espazioan ibiltzeko aurreikusiakdituzte, jadanik 600 txartel salduaklitzatekeela irakurtzen ahal da, 170.000€ eta210.000€ren artean. Azen ontzeko, horraorain orbitan lehen hotelaren eraikitzekoaztertzen ari direla, 10 eguneko egonaldiarentzat45 milioi euro ordaindu beharkolitzateke.
Herrialde pobreetan jendea joanogo etagehiagoa zailtasunean bizi direla, partezgu bezalako lurralde aberatsek lur hunenkutsatzeagatik ingurumen arazo handiakjasaiten dituzte. Ikusten direlarik harroputzbatzuk, diru zama animaliak xahutzeaz gain,egiten dituzten bidaia horiengatik planetakaltetzen dutela. Munduko herrialde handikoarduradun politikoek neurri batzuk plantanezartzendituzte kutsadura apal dadin, holakoekimenak ez ote dira debekatu behar?
Bai planeta berdinean populazio desberdinakbizi dira, herrialde batzuetan erbesteratubehar urik gehiago ez baitute, zenbaitzukezin paga eta, beste batzuk sentsazio bilaibilki, kasu egin gabe batzuen errealitateazein den!










