Herriz Herri - Irulegi (NB) | 2021eko Irailaren 30a
Irulegi
Jean Baptiste Etcharren irulegitarapez misionesta Vietnamenzendu
1932an Irulegin sortua. MissionsÉtrangères de Paris elkartean1958an apez ordenatua da etaVietnamerat igorria, Hué hirirat.Bainan lehenik hango mintzairaikasteari lotu da, Kanbodian.Ondotik bikario da, 1961 eta1966 artean, Huéko seminarioanerakasle, Jean-BaptisteUrrutia Aldudekoarekin batean,Dong-Ha hiriko erretore izan aitzin17. paralelo famatuan.Bainan 1972an gerla da eta haren parrokia Viet-Congs-ekoekerasotzen dute. Ihes egin behardu. Errefuxiatuekin egonen da,bere ahalen arabera lagunduz.Bainan 1975ean kanporatua da,Urrutia apezpikua eta OxarangoMakeako apezarekin batean.Bihotz urradura handia harendako.Parise aldean daudenvietnamdarren erdian egonenda, Guillaume Arotzarena Hazparnekoalagun eta denbora bereanVietnametik etorri apezenformakuntzaz arduratzen da.Maisons-Alfort-en apez lagunegonen da, bainan lasterMissionsÉtrangères elkartekoburu hautatua da, 2010 arte.Zer bozkarioa harentzat 1996anVietnameko lur maitera berrizitzultzen delarik, bidaia batenkarietarat.MEP horien buru dela eta, gazteeriburuzko lan handiari lotzenda.
Misionest gai guti edo batereez izanik, horra berriz ere misionestgai berriak agertzen zaizkiela.Berriz ere Asiarat igortzendituztenak.Bainan Jean-Baptisten gogoabeti Vietnamen dago. Bere Parisekokargua utzirik, berrizere,alde bat oraikoan, Hué hiriankokatzen da. Eritasunak joriketa gain gainetik artaturik buruilhunen 21ean pausatu da. Pandemiagatik,ehorzketak bideozzabalduak izan dira. Ez diotevietnamdarrek beren eskerona ukatu. Omenaldi hunkigarriaegin diote, Irulegiko familiaahantzi gabe, zeren jakin beharbaita, hunek, vietnamdar frangourtetan aterbetu dituela.Denak oroit dira ere 2008koPazkoz, 50 urte apezturik, ezinahanzteko meza eman zuela, 50apez gazte vietnamdarrez inguraturikbere sorterrian. Ez ahantzgure otoitzetan.











