Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2021eko Irailaren 30a
Baigorri
Sortze À¢'€'"
Goresmenak DonazaharrekoCamille Urrutia eta BaigorrikoBetti Bidart gazteeri. Ongietorria egin diote Naia, heien lehenhaurrari. Jakin dugunaz, haur ukaiteabiziki ongi iragan da, Camilleamarentzat bainan Betti aitak aitortudauku berak haatik anitz sufrituduela. Ez gira batere harritzen ikusiznolako gizon flako eta ahuladen. Familia pollit hau Garazin bizida orainokoan bainan etxe bateneraikitzekotan dira Baigorrin.
Elgarretaratze - "Etxeen prezioengoititzea gelditu!".
Joanden astean, 60 bat jende Ameztoiarenaitzinean bildu da, Eiheraldekoauzoan den etxe horrensalmenta prezioa salatzeko:899.000 euro. Manifestazaileekbarreiatu agerietan jakinaraziazen ere, besteak beste, Bankakobidean den "Gixonttoa" 588.000eurotan saldu nahi dela. Preziohoriek ekartzen dituzten ondoriolatzak gaitzetsi dituzte, hala nolainguruko bizitegien salmenta prezioaiganaraztea, gazteak herritikkanpo instalatu beharra edo kanpotiarahaldunak bigarren egoitzabatez jabetuz, ahal guttikoek lehenbizitegi baten erdiesteko pairatzendituzten nekeziak. Herritarrentzathain kaltegarri den espekulaziohorren gelditzea eta denentzatprezio onargarriak aldarrikatu dituzte.Geroztik jakin dugu Ameztoiarenjabeek 120.000 euroz apalduduketela sal-prezioa eta abisuakendua izan dela agentziaren agerietarik.
Gudari Eguna
Gudari Eguna gure herrian ospatuda, joan den igandean, borrokanhil direnen omenez. Elizako plazakoekitaldiaren ondotik, partehartzaileak Ramuntxo Arruiz etaChristophe Isteque, herriko militantezenduen oroitarriaren inguruanbildu dira.
Irakurketa taldea À¢'€'"
Baigorrin,irakurketa talde batsortuko da urritik goiti,hilabeteko lehenostiraletan biltzeko.Lehen hitzordua ostiralhuntan, urriaren1ean emana da(19:00), Bixentainian.Xehetasun gehiagonahi bada, deitu AEKra:05 59 37 79 15.
Biltzar nagusia etakantaldi À¢'€'"
Ondotik(20:00), Basaizeaelkartearen biltzarnagusia toki bereanospatuko da. Urteko bilan moralaeta ekonomikoa bozkatuko da,heldu den urteko xedeak eztabaidatuaitzin.Segidan, Ekhi Lambert-ek kontzertubat eskainiko dauku, "Haustura"diskoa aurkeztuz.
Pilota
Joan den aste ondarra biziki ederraizan da gure "Zaharrer Segi"pilota elkartearentzat: joko garbiedo atxiki ttipian, Iban eta TeoRiouspeyrous anaiek eta BastienLissar-ek Frantziako xapelketarenfinala 40-22 irabazi dute AngelukoHardoitarren kontra.Bestalde, eskuhuska, Arbonakojoko berri lehiaketan, xapeldunDavid Barrenetche eta AndoniLarre. Finalean, "Lau Herri" elkartekoDizabo eta Lafitte-i nagusitudira, 40-33. Goresmenak gure txapeldunguzieri!











