Ba ote dakixu? | 2021eko Irailaren 30a
1609 eta 1610eko sorgin ihiziak Euskal Herrian (4/4)
Gilen Bacho
Inkisiziokokomisarioak, Zugarramurdiko zortzigizon testigu gisa entzun zituen. Horren ondotik,lau emazte arrastatuak izan ziren, heienartean Maria de Jaureteguia. Tortura beldurragatik,sorginak zirela erran zuten. Herritarrenpresioagatik, sei emazte gehiago, arrastatuakizan aitzin, ber gauza erran zuten eta berenhobenduntasuna aitortu zuten. Aitormen espontaneohaien aitzinean, Monterolak dudakbazituen. Egiazko sorgin sekta bat zen edoameskeria kolektiboa zen? Egoera nahasgarrihorren aitzinean, Inkisizioak bigarren inkisidorebat Zugarramurdira igorriko zuen, JuanValle Alvarado, integrista bat. Urdazubikoabadearekin izigarri ongi akomeatu zen.
Alvaradokfede ediktu bat argitaratu zuen zeineanelizatiar guzieri heretikoak salatzea eskatubaitzitzaien. Inkisidoreak sorgin sekta batenexistentziaren frogak atzeman behar zituenbaina ez zuen ezer aurkituko. Sei emazterenlekukotasunak bakarrik ukan zituen, heienartean Maria de Ximildeguiena. Froga bihirikgabe ere, 1609ko udazkenaren bukaeran,inkisidoreak 15 jende Logroñora igorri zituen,preso gisa. Heien artean bi apez, beren auzoaksalatu zituztenak eta inkisidoreak itzultzailegisa erabiliko zituenak, azkenean, ezziren kondenatuak izanen. Zugarramurditikjoan eta, Alvaradok Euskal Herriko itzulia eginzuen eta, azkenean, 31 jende, sorginkeriazakusatuak zirenak, jujatzeko Logroñora ekarrizituen.
Logroñoko autodafea
Espainiako Inkisizioak eta Frantziako Estatuakmetodo desberdinak baliatzen zituzten.Espainiako Inkisizioak tortura gutiago erabiltzenzuen, edo hobeki erraiteko, tortura fisikoa.Horren orde, tortura psikologikoa usu erabiliazen, tortura fisikoa erabiltzekomehatxuarekin.Elizako Inkisidoreek inkesta luzea eramaitenzuten, jujatzen eta kondenatzen zutenbaina kondenaren gauzatzea botere zibilariuzten zioten. Inkisizioak (edo Ororen gainekokontseiluak) galdeketa xehe bat eraiki zueneta inkisidoreek prozesu hori behar zutensegitu. 14 galde xehe baziren, sabatiko biltzarreriburuz, edo Akelarreeri buruz: egunak,orenak, lekuak, jendeak, gantzugailuen erabilpena....Prozesu horrekin, Ororen gainekokontseiluak inkisidore lana nahi zuen kudeatu.Prebentzio hauek Ororen gaineko kontseiluarendudak erakusten zituzten, sorginkeriarenerrealitateari buruz. Baina, gizarte horretan,nehork ez zuen deabruaren existentzia etapresentzia dudan ezartzen ez eta ere, ondorioz,sorginen existentzia. Frantzian alderantzizere, mediku bat galdeketetan presentezen.
Gainera, abokatu bat hor zen ere akusatuadefendatzeko. Egia erraiteko, gehienetan,abokatuak ez zuen akusatuaren inozentziadefendatzen. Akusatuari kasik beti ber defentsakontseilatzen zion: aitormenak egiteakondena arinena ukaiteko. Horretako, Pierrede Lancrek Inkisizio espainola bihozberegiazela pentsatzen zuen! "Bihozberegia" edo ez,azkenean, 31 gizon eta emazte, sorginkeriazakusatuak izan ziren Logroñoko autodafean,1610eko azaroaren 7 eta 8an jujatuak izanziren. Egiazki, 18 bakarrik presente ziren, 13hil baitziren lehenago epidemia batetan. Autodafea,penitentzia publiko zeremonia zen.Jende anitz bazen, heien artean noble, elizgizoneta burgesak, erregea ere gomitatua izanzen baina ez zen jin. Egiazko espektakulu batbezala ikusia zen. Sura kondenatuak zirenakSan-Benito batez jantziak ziren eta buruan corozabat zeinean su lamak agertzen baitziren.Beste akusatu batzuk, azotatuak izanen zirenak,lepoan soka bazuten. 31 jujatuen artean,18k bizia salbu ukan zuten, damu publiko batadierazi baitzuten (baina, heien artean, 6 jadapresondegian hil ziren). Beste 12 akusatuakkondenatuak izan ziren. Heien artean, 6 surakondenatuak izan ziren, heietan 4 jada hilakziren. Horra, nola bukatu ziren gure historiakooren beltz horiek.
.290535.jpg)










