Herriz Herri - Ziburu (L) | 2021eko Irailaren 30a

Ziburu

"Laguntzaileen kafea"

Baionako informazio gerontologiaeta koordinazio zentroarekin lankidetzan,Ziburuko Sozial Zentroa jorratzenari da zaintzaileen kafe gunebat antolatzeko. Otsailean abiatzeaaurreikusia zen, baina izurritearengatikberanta hartu du, urriaren 4anhasiko da. Nortzuk dira laguntzaileak?Laguntzaile horiek, eri edoadina duten pertsoneri, baita bakartasuneanbizi direneri hurbileko harremanasegurtatzen dute. Etxeetanibiltzen diren laguntzaileak ez bezala,laguntzaile sare profesionalik ezduten senideak dira. Karia hortaraZiburuko CCASek erabaki du pertsonahoriek biltzea, beren arrangurakazal ditzaten, aterabide batenlortzeko. Lehen hitzordua urriaren4an finkatua da (10:00-12:00), HerrikoEtxean, egun hortan nola antolatuaipatuko da.

Herriko kontseiluan

Herriko kontseilua bildu da joan denastean eta bi gai aztertuak izan dira.Alde batetik, ikusi da nork nola baliatzenahal duen Errepira aldekobilgunea. Herriko elkarte bakoitxakurtean aldi bat ukaiten ahal du urririkegun batentzat. Bestenaz, 100 europagatuz. Karioxago herritik kanpokoelkarteentzat eta beti aldian aldikoapagatuz.Bestalde aho batez onartua izanda herriko lur-antolaketaren pikoanezartzeko prestatu lana. EuskalElkargoak ere aztertuko duenalarunbat huntan, urriaren 2an, geroxeheki ikertzeko, gisa hartako inkestaakuilatuz, legeak manatzen duenbezala. Errekontruz kanpo, Ziburukbere lur-antolaketa baluke helduden urtean, anitzek aspaldian igurikatzendutena.

Kirolariekin

Larunbatean, urriaren 2an, Ziburukparte hartuko du, lehen aldia izanenda, Kirol-desafio deitu sailean (14:00-18:00), herriko kirolzelaian. Bakarkaedo multxoka, kirol-ariketa zonbait eginbehar, bakoitxak berak hautatu jokoan,oren erdi batez bederen. Hamaseielkartek izena emana dute. Bezperan,gauza bera bainan eskoletan. Igandegoizean aldiz, oinezko ibilaldi bat, oinezkoeneguna dela-eta, Zokoan, antolatzaileZokoako-Kirol-Elkartea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3610. zbk

Gure Hitza | 2021/09/30

Planeta berdinean, bi errealitate

Menane Oxandabaratz

Aipatua izan da argi indarra berriro emendatukodela, kontsumitzaileen defentsarakoelkarteen arabera hamar urtez %50en emendatzeajasan behar ukan dugu. Berri horientzuterakoan gogoeta batzuk heldu zaizkit.Gasa, ura ala argi indarrak egunerokotasuneanbizitzeko beharrezkoak ditugu, aberatsala pobre, zahar ala gazte denentzat baliagarri.

Gisa berean fruitu eta barazkien prezioaksaltegi handi horietan ikusten direlarik, beldurtzekoada. Adibide bat emaiteko, uda huntanHazparnen ikusi dut biper kiloa 9,8€tansalgai zela, herri hortarik etorriak direlarik!Denek ez dute baratze baten ukaiteko ahaliketa erostea behartuak dira.

Egin den kalkuluen arabera, elektrizitatezberotzen den familia batek, irabazi ertainakdituenak, duela 10 urte 1.019 euro pagatzenbazuen, 2020an 1.522 euro ordaindu beharukan ditu. Oraingo emendatze hunek pentsatzeraemaiten du, oraino kalte gehiagoekarriko dituela familia xume eta...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016