Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2018ko Martxoaren 29a
Heriotze | Janari biltzea | Pilota | Errugbia
Heriotze À¢'€'"
Joanden ibiakoitzean, bere azken egoitzara lagundua izan da Urdoze Arranbideko Pierre Mocho, 83 urtetan zendua. Ezkongabea, bere sortetxean egin du bizia laborantzan. Gure inguruan Pile deitzen ginuena, gizon ixila zen, langile fina eta zintzoa, kabalekin gostu haundia zuena, betalde ederrak gustatzen zitzaizkiola. Azken urteak nekeak izan ditu osagarri aldetik, zonbait egonaldi eginez erietxetan. Nahigabean den familiari eskaintzen ditugu dolumin bizienak.
Janari Biltzea À¢'€'"
"Motards du Coeur" Moto Club Sud Landes elkarteko motogidariak Baigorritik ere pasatu dira, Euskal Herria zeharkatuz egiten duten janari biltzea kari. Spar Oronos saltegian 150kg janari hartu dituzte Garaziko Bihotzeko Ostatuaren gelara eramaiteko. Antolatzaileek eskertzen dituzte emaitza huntan parte hartu duten guziak.
Pilota À¢'€'"
Frantziako xapelgoaren kondu, ibiakoitz goizean Milafrangan jokatu da pasakan helduen lehen maileko finala. Francis Dutaret eta Jean Baptiste Ospital xapeldun dira 13/04 nagusiturik Christian Ourquia eta Olivier Usarralde Sarako pareari. Iparraldeko Pilota Batzordearen kondu, beti pasakan lehen mailean, Jean Lemoine koparen kondu, Beñat Ortiz eta Guillaume Ospitalek finala galdu dute Senpereren kondu ari diren Beñat eta Iban Iciagaren kontra.
Errugbia À¢'€'"
US. Nafarroak Baigorriko zelaian jokatu du Ger- Seron-Bedeille-ko taldearen kontra eta irabazi 36/03.











