Herriz Herri - Itsasu (L) | 2018ko Martxoaren 29a

Bi heriotze | Tiki-Tour Itsasun | Bakantzetako aisialdiak | Aste Saindua

Bi heriotze À¢'€'"

Martxoaren 16an zendu da Kanbon Jacques De SALES GOMES jauna, 84 urte zituen. Eta martxoaren 18an zendu da ere Kanbon Baptiste, Pierre, Ernest CLOSSET jauna, 93 urte zituen. Bi familieri eskaintzen ditugu hemendik gure doluminak.

Tiki-Tour Itsasun À¢'€'"

Tiki-Tour itzuliak etapa eginen du Itsasun apirilaren 4an, asteazkenez, Atharri ezker paretan, 15.30etarik 18.30ak arte. 8 urte arteko haurrek itzuliak egiten ahalko dituzte hor auto elektrikoetan, kitorik. Parada pullita handi eta ttipientzat memento goxo baten pasatzeko!

Bakantzetako aisialdiak À¢'€'"

Bazkoko bakantzak (edo oporrak) ere hurbiltzen ari zaizkigu. Usaian bezala, herriko CCAS batzordeak aisialdiak antolatzen ditu 5 eta 15 urte arteko haurrentzat, apirilaren 10a eta 16a artean. Baina izenak aitzinera eman behar dira. Interesatuak direnek Herriko Etxera jo behar dute lehen bai lehen tokiak atxikitzeko.

Aste Saindua À¢'€'"

Ostegun Sainduz, Jesusen Azken Afariaren ospakizuna Ezpeletan 20.00etan. Ostiral Sainduz, Gurutzearen bidea eginen da parropiako eliza bakotxean 15.00etan, eta ospakizun nagusia parropia osoarentzat Kanbon 20.00etan. Bazko Beila eginen da larunbat gauean Itsasun 21.00etan. Bazko eguneko mezak: 9.00 Ainhoan eta Luhuson, 11.00 Kanbon, Zuraiden eta Ezpeletan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3443. zbk

Negurik ez balitz udaberria ez ginuke preziatzen ahal

Anne Bradstreet)

Gure Hitza | 2018/03/29

"Pazko goiz balitz..."

Janbattitt Dirassar

Joanden asteko "Herria"-n, sail huntan berean, Jean-Louis adixkideak biziki polliki oroitarazi dauku erran zahar bat arrunt sasoinekoa dena: "Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz".

Joanden asteko "Herria"-n, sail huntan berean, Jean-Louis adixkideak biziki polliki oroitarazi dauku erran zahar bat arrunt sasoinekoa dena: "Pazko goiz balitz, martxoz ez balitz". Eni ere artikulu hunen idazteari plantatzean, gauza bera jin zaut gogorat... Gure arbasoek zergatik ote zuten hori hola nahi? Pazko, biziki mugikorra den besta-burua, goizik izaitea bainan ez halere goizegi, eta beraz ez martxoan... Nola aurten apirilaren lehenean izanen den, erran zahar hori berme erraiten ahal dugu egunik egokienean heldu zaukula, egokiagorik ezin izan... Horiek hola, Pazkokari beti kantu berak entzuten dira eta ez bakarrik elizetan... Nola ez denen buru? Kantu bat berehala gogorat heldu dena, eta gehiago preseski Pazko hein bat goixtiar delarik, udaberria hor dugula... Bazterra iratzartu dela edo iratzartzen ari segurik ba... Ardura hola izaiten da keinka huntan. Erran zahar batek dion bezala: "Andredena Maria martxoko, behiak larrean aseko". Eta Andredena Maria hori aipatzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016