Herriz Herri - Banka (NB) | 2018ko Martxoaren 29a
Zer berri?| Mus | Pilota | Petanka | Telebista lehiotik
F.J.
Zer berri?
Joan den astean sartu gira primaderan bainan neguko sasoinak segitzen du. Aspaldian ez ginuen holako denborarik ukan, euri, elur, haize, beti ari ginen ez zuela negurik egiten, bainan natura hor da eta horrek emaiten duena hartu behar, segur laborari etxetan bada zer egin, aurten ere mozkinak kario gostatzen dira eta saltzapenak beti ildo beretik, segi dezagun aitzina osagarria lagun. Denbora txarra izanik ere gure herriko ostatuan izan da mugimendu, hiru lehiaketa musean antolatu baitira.
Lehena, Olhaberri ostatukoa:
60 bat muslarik parte hartu dute, 1000€ko saria izan baita jokoan, 500€ irabazdunentzat, 200€ galtzaileentzat eta denek sari bat ukan dute sailkatzearen arabera. Irabazdunak izan dira: Oçafrain Jean-Marie eta Iban aita- semeak. Kontsolanteak: Sorhondo Pascal À¢'€'" Gainza René.
Ondotik Euskal Herrikoa:
hor 20 parek parte hartu dute. Herritik 4 parek parte hartu dute Baxenabarreko finalean. Ondorioz txapeldun izan dira Jean-Marie eta Patrick Oçafrain bainan Euskal Herriko final osoan ez dute xantza bera ukan. Aurten Uztaritzen jokatu dira finalak.
Union Basque lehiaketan:
Hor ere jokatu dira partidak betiko garrarekin, ondorioz 6 parek parte hartu dute kantonamenduko finalerdietan eta finaleko 4 parek ukan dute xantza segitzeko. Ondorioz Oçafrain Mizel eta Etxenique Jean Pierrek jokatuko dute final haundia. Goresmenak 3 lehiaketetako irabazduneri eta ere galtzaileeri eta xantza on Mizel eta Xanpi.
Pilota:
Iribarren Beñatek munduko xapelgoa jokatu eta ariko da buruz buruka. Bigarren maila hasi eta irabazi lehen mailako baten kontra eta orain gai da lehen mailan jokatzeko, segi dezala serioski gogor eginez eta ez barka arribatu arte. Union Basque batasunean: Remi Munduatek galdu du finallaurdenetan, sasoi ona egin du, eskuan ukan ditu problemak bainan maite du pilota eta hori da beharrena.
Petankako
finalak ere jokatu dira joan den aste ondarrean.
Menditarrak taldeak
ere segitzen du kantatzen eskuin eta ezker, betiko arrakasta badu Ipar edo Hegoaldean.
Telebista leihotik:
3 igandez zabaldua izanen da herriko meza, apirilaren 8an, 15ean eta 22an.










