Pilota | 2018ko Martxoaren 29a
ELITE PRO: BINAKAKO XAPELGOA BERE BIDEAN EUSKAL HERRIKO XAPELGOAN BURUZ-BURUKA: FINALEN EMAITZAK UNION BASQUE: GAZTEEN FINALAK UZTARITZEN LARUNBATEAN
GARAZIKO ASTELEHENA
Astelehenen huntan, martxoaren 26an usaiako partidetako bat zen, usaiako jende multzoaren aitzinean.
Ospital / Çubiat.................... 50
Elgart / Bilbao...................... 38
Partida atakatua astelehen huntan, hamar bat berdintzerekin, lehena 4/4tan eta azkena 32/32tan. Hortik goiti, Ospital eta Çubiat nagusitu dira 36/34, 43/37, 50/38. Sakez egin tantoak: Ospitalek 9, Elgartek 6. Partidaren iraupena: oren bat eta 40 minutu. Heldu den astelehenean, apirilaren 2an: Elite Pro binakako xapelgoaren partidak. (Begira: Elite Pro xapelgoa, binaka).
ELITE PRO XAPELGOA BINAKA
Huna lehenik, joan den asteburuan
jokatu diren partiden emaitzak:
À¢'ž'¨ Baionan - Modernean, martxoaren
23an, ortziralean
B mailan
Monce / Lazcano................. 40
Bielle / Palomes................... 36
Oren bat eta erdi iraun du partida hunek. 4/4tan berdindu ondoan, Monce eta Lazcanok abantaila hartu dute 14/6 eta abantzua atxiki dute partidan zehar: 14/6, 18/5, 20/16, 25/17. Baina Felipek eta Mikaelek ez dute amore eman azken kintzetarat arte, hiru aldiz tanto batera hurbildu ere dira: 27/28, 35/36, 36/37.
A mailan
Inchauspe / Ducassou........ 40
Waltary / Guichandut........... 18
Alexis Inchauspek eta Baptiste Ducassou-k airez-aire eraman duten partida hau 53 minutuz joan da, harritzekoa baita binaka, mail huntako bi bikoteren artean. Irabazleek joko ederra erakutsi dute, ageri zen garaipen gose zirela. Baptiste Ducassou forma handian agertu da kintzeen trenkatzean nola defentsan, Alexis À¢'€'"ek ere bere lekua serioski betetzen zuela, 10 sake sartuz eta Waltary- ren xixtak altxatuz. Waltary-k eta Guichandut-ek ez zezaketen gauza handirik egin: 5/5 eta 6/6 berdin izanik, partida irabazleen alde joan da: 21/9, 32/10, 32/13, 37/17, 40/18.
À¢'ž'¨ Senperen, martxoaren 24an, larunbatean
B mailan
Lambert L. / Migueltorena... 40
Aguirre / De Ezcurra............ 15
Lucu-ren ordez ari zen De Ezcurra. Xapelgo huntan, partida hau lehena da Lambert-ek eta Migueltorenak irabazten dutena, oren bat barne. 4/4ko berdintze bakarraren ondotik, Laurent eta Alain nagusi zirela laster ikusi da, markagailuak abantzua frogatzen zuela: 10/4, 12/5, 15/6, 21/7. Lambert-ek 9 tanto sakez, Aguirrek bat ere ez.
A mailan
Larralde / Iturbe................... 40
Ospital / Lambert X............ 30
Partida hau orekatua zen lehen partean, bi ekipak berdinean ziren, 23 arte 5 aldiz ados izan baitira: 2/2, 4/4, 16/16, 19/19, 23/23. Gero Peio et Ion beste erritmo batean arizan dira. Beharrik, partida hau irabaziz 40/30, kalifikazioaren esperantza bizirik daukate. Peio Larraldek 13 tanto egin ditu sakez eta bere nagusitasuna erakutsi du kintze ainitz eginez bereziki partidaren bigarren partean. Ospitalek, bere aldetik, 7 sake sartu ditu. Partidaren iraupena: 70 minutu. Heldu den asteburuan xapelgo hunen laugarren itzuliko partidak jokatuko dira orain arte bezala bi trinket ezberdinetan eta bi partida aldi bakoitz.
À¢'ž'¨ Garindañen, apirilaren 1ean, igandean
16:00etan B maila
Aguirre / Lucu........................?
Bielle / Palomes.....................?
17:00etan A maila
Ospital / Lambert X..............?
Inchauspe / Ducassou..........?
À¢'ž'¨ Donibane Garazin, apirilaren 2an, astelehenean
16:00etan B maila
Monce / Lazcano...................?
Elgart / Çubiat........................?
17:00etan A maila
Waltary / Guichandut.............?
Etchegaray / Bilbao...............?
BAIONAKO SAN ANDRES TRINKETEAN, XINGAR FERIAREN LEHIAKETA
Joan den ortzegunean zen lehen finalerdia. Huna emaitza:
Niang (Goizeko) / Benesse (St André)............... 40
Dizabo / Saint-Paul (Lau Herri)............ 11
Lehenak aiseegi nagusitu dira, 45 minutuz: 11/3, 20/4, 25/10, 40/11. Lau Herriko pilotariak ez dira batere
partidan sartu eta huts sobera egin dute. Niang-ek 12 tanto egin ditu sakez, Dizabok bat baizik ez.
Heldu den ortzegunean, bigarren finalerdia, 16:00etan
Olçomendy / Sanchez...........?
Etcheverry / Harismendy.....?
Finala igandean, apirilaren 1ean, 11:00etan, bi ortzegunetako irabazleen artean.
AMATURRAK BURUZ-BURUKA IPARRALDEKO PILOTA BATZORDEAREN XAPELGOAN
Joan den igandean martxoaren 25ean, finalak ziren, Armendaritzeko Elhina trinketean. Huna emaitzak:
Artekoetan:
Dufau (Lau Herri)................... 40
Haroçarene (Sara)................ 30
Lau Herriko pilotari gazteak joko ona erakusi du eta finala irabazi ere.
2. Mailan
Haroçarene (Sara)................ 40
Bideondo (Urruña)................ 29
Guti gora behera, oren bat iraun du partida hunek. Olivier Haroçarene nagusitu da, bere esperientzia mintzaraziz buruz-buruko jokoan, ardura aitzinean zela markagailuan: 19/14, 21/14, Bideondo 4 tantotara hurbildu bazaio ere 22/18. Gero, abantail handia harturik, 38/25, frango aise irabazi du final hau 40/29. Paxkal Haroçarene ez zen guti harro ikusteaz bere seme Olivier xapeldun 2. Mailan eta Olivieren semea, Arnaud, xapeldun-orde Artekoetan. Belaunaldiz belaunaldi Haroçarene familian pilotari atxikiak direla ez da dudarik!
Lehen Mailan
Larralde (Noizbait)............... 40
Massonde (Atzarri)................ 25
Bixente Larraldek airez-aire irabazi du final hau ontsa ezagutzen duen Armendaritzeko trinketean. Hastapenean, partida orekatua zen, hiru berdintzerekin: 1/1, 3/3, 5/5. Gero, Peioren anaia nagusitu da alde guzietan eta, markagailuan, diferentzia handituz joan da: 9/5, 17/8, 19/10. Orduan, Mikael Massondek sakea falta egin du eta Hazpandarrak beste jauzi bat egin du: 28/12 eta nagusitasunean jarraiki ere brururaino: 31/15, 36/19, 39/21, 40/25; Xapeldunak 9 tanto saketik, Mikaelek 6 eta bat falta.
UNION BASQUE: GAZTEEN FINALAK
Uztaritzen iraganen dira, heldu den larunbatean, martxoaren 31n.
Esku huska trinketean:
Xistera joko garbi ezker paretan:
Bost finala: goizean bat 10:30etatik goiti, arratsaldean 4, 14:00etatik goiti.
HEGOALDEKO BERRIAK
Joan den asteburuko partiden emaitzak:
Bilbo: 2018/03/24an
Ezkurdia À¢'€'" Zabaleta.............. 22
Olaizola II À¢'€'" Imaz.................. 07
Partida hau irabazirik, Ezkurdia eta Zabaletak finalerako txartela eskuratu dute, baina Olaizolak eta Imazek, biharamunean Gasteizen jokatu den partidaren emaitzaren beha egon behar zuten. Ezkurdiak eta Zabaletak gaitzeko jokoa atera dute, Olaizolari ahal bezenbat pilota kenduz, huts guti eta kintze andana bat eginez. Ogeta (Gasteiz): 2018/03/25ean
Irribarria À¢'€'" Merino................. 22
Retegi BI À¢'€'" Merino II............. 18
Elezkano II À¢'€'" Rezusta.......... 22
Altuna III À¢'€'" Martija................ 21
Partida hunen emaitzak garrantzi handia zuen. Nahiz ez zuten finalean sartzeko aukerarik, Altuna III eta Martijak irabazi balute Elezkano II eta Rezusta ere kanporatuak ziren eta finalerako kalifikatzen ziren Olaizola eta Imaz. Baina gauzak ez dira horrela iragan eta, tanto xoil bati esker, Elezkano IIak eta Rezustak garaipena lortu dute. Finala jokatuko dute Ezkurdia eta Zabaletaren kontra. Heldu den asteburuko partida hauek Euskal Telebistak zabalduko ditu zuzenean.
Labrit (Iruñea) 2018/03/31n À¢'€'" 17:00etan
Arretxe II À¢'€'" Erasun.................?
Ugalde - Lasa IV......................?
Retegi BI À¢'€'" Merino II...............?
Laso À¢'€'" Ladis Galarza..............?
Agirre À¢'€'" Iturriaga...................?
P.Etxeberria À¢'€'" Jaunarena.......?
Lekeitio: 2018/04/01ean À¢'€'" 17:00etan
Dario À¢'€'" Uriondo......................?
Elordi À¢'€'" Irusta.........................?
Jaka À¢'€'" Martija.........................?
Altuna III À¢'€'" Tolosa...................?
Bi aste badituzte kalifikatuek finalaren prestatzeko.











