Mundu zabalean | 2019ko Otsailaren 14a

Mundu Zabalean

M.L.

Mundu%20Zabalean

ATTAC GAFA-ren xinaurri gorria

Adin hoberenean dela erran daiteke: ATTAC erakundearen hexagonoko adarra duela hogei urte sortua baita. Gaur egun izen horrek 38 estatutan hedatuak ditu bere oinarriak eta militanteak. Hexagonoan ez da hilabeterik iragaiten ATTAC-eko militantek ekintza publiko bat burutu gabe. Iragan urtarrilaren 30ean 40 militante sartu ziren betan Aix en Provenceko APPle Store saltegi batean. Eskatu zuten partikularrei gure irabazitik zuzenean zerga hartua zaigun bezalaxe, APPLe-i ere berdin egin diezaioten botere publikoek, hori bezalako multinazionalek baitute nasaiki denbora beren irabaziak zenbatekoak diren karkulatzeko, eta pegeseria tasa zerbaixka baten truk parabisu fiskaletan gordetzeko. Biharamunean Parisen ziren 90 militante Google-France erakundearen aitzinean. Hor ere eskakizun beraren inguruan sekulako karrika-antzerkia muntatu zuten. Multinazional horren parean izanki eta Finantza Ministerioko bulegoak, gogoratu zaie ATTAC militanteei aski zela bi entitateen artean kable erraldoi baten ezartzea. Horrela Googlek bere irabaziari doakion tasa partea hilabetero errazki helaraziko zuelako finantza ministeriora. Hotz umorea lagun jarraiki dute ATTAC-tarrek bizi bizian GAFAko lau multinazionalen sudur pean xinaurri gorriaren lana. Oroit GAFA = Google, Apple, Facebook eta Amazon interneteko enpresa erraldoiak. Lau izen famatuak banku munduan: BNP, Paribas, Crédit Agricole eta Société Générale. Hona joan den urriaren 18an Europako 19 kazetarik salaketa dosier bat plazaratu zutela, esplikatuz zehazki nola lauek botere publikoak engainatu dituzten 2001-2012 urtetan. Ohartuak baitziren botere publikoek beren eremuko bezeroak (Frantzian frantsesak, Alemanian alemanak eta abar....) tasatzen zituztela aldiz bezero kanpotarrak ez, lehenei proposatu zieten tasa hori estatuak bildu baino aitzinaxago kanpotar baten esku utz zezaten beren kapitala, arra erosteko tasa bilketaren uharra iragan ondoan. Ondorioz hexagonoan botere publikoek ez zuten lau bankuen bezero frantsesen kontuetan kapitalik aurkitzen, beraz hortik ezin zuten deus sartze fiskalik eskura. Dena behar bezala aitortua izanik Europako botere publikoek hunki beharko zuten tasetan 55 miliar euro. Alemania izan da galtzailerik handiena, 24,6 miliar euro galduak, hexagonoak 17 miliar euro, Italiak 4,5 miliar euro. Gutxiago baina galdu dute ere: Espainiak, Herri Behereek, Danimarkak, Belgikak, Austriak, Finlandiak Norvegiak eta Suitzak. Azen ontzeko, aholkulari fiskal aleman batek engainu sistema hobetua zuen denborarekin emankorrago ateratzeko gisan. Ikerlek lehenbiziko urtetan aise atzeman dituzte kapital hori epe motzerako erosten zuten akziodun europarren izenak. Baina ohartu dira azken urtetan kapitalaren erostunak ez zirela Europarrak, baizik eta parabisu fiskaletako entitate iheskorrak. Hots, urtero kapital garrantzitsu bat desagertua da gorago aipatu lau bankuetan, botere publikoek kapital horren tasa eskuratu nahi duten mementoan. Eskaera fiskala isildu bezain laster hona kapital hori hor dela, ardurenean denboraren interesek gehitua. Bigarren jukutria honek 7,2 miliar euro tasa galarazi dizkio egundainokotan Alemaniari, 1,7 miliar Danimarkari, eta 201 milioi euro Belgikari. Badirudi engainatuak izan diren estatuak super-engainu hori auzitegietara jotzekotan direla, dozena bat urte iraun duena.

Urpeko ontzi kontratu erraldoia Frantzia-Australia artean

Australiak eta Frantziak 50 miliar dolarreko kontratua izenpetu zuten joan den astelehenean. Dirutza hori ezarri du Australiak mahai gainean Frantzian fabrikatuko diren 12 urpeko ontzi erosteko. Bazuen hiru urte Australiak bere hautua egina zuela, beraz asteleheneko izenpedura ez da sorpresa bat izan. Naval Group frantses entitateak ditu urpekoak diseinatuko eta eraikiko. Lehenbizikoa 2030 urtean helaraziko du Australiara. Diseinu eta fabrikapen lan horretan 500 langilerentzat bada bost urteko lanaren mentura. Behin 12 urpekoak hutsik eskuratu eta Australian armatuko dituzte, han ezarriko dizkiote, barnean, kanpoan, gogoan dituzten elementu militar guziak. Mundu zabaleko politika estrategietan adituak direnen arabera, hego Pazifikoako uren kontrolarentzat lehia bizian dira AEB, Txina eta Australia bera. Konprenigarri da beraz aise Australiak urpeko ontzien lan hori Frantziari emaitea, Txinari edo Amerikari baino.

Aljerian presidente bozak apirilean

Gauza segurua da orain, Abdelaziz Buteflika Aljeriako gerlako historikoa, gaur egun 81 urte beteak dituena, heldu den apirileko bozetara aurkeztuko dela, bosgarren aldikoz. FLN alderdiak aurkezten du, hogei urte beteak direlarik jada presidente karguan dirauela, egia erran bost urtetik behin beti erreberrituz lehen itzulian berean. Duela 10 urte bozen %92a eskuratu zuen, duela bost urte %85a, azken aldi horretan parte hartzea %51ra jaitsi zelarik. Aditu guziek badakite Bouteflika biziki akitua dela, duela bost urte buruko zain zaparketa bat jasana duela. Baina badirudi zaila zaiola FLN alderdi historikoari beste hautagai bat hautatzea. Iragan urtarrilaren 23an irekia da Aljeriako presidente bozetan aurkezteko epea. Mementoan badira beste 9 presidentehautagai aitortuak. Guziak gizonak dira, lauzpabost oraingo gobernuaren hurbilekoak edo izanak. Pare bat ezkerretik edo giza eskubideen defentsatik datozenak, bi hautagai jiten dira Aljeriarren bakearen edo ongi onartuaren taldetatik. Ez du iduri islamistarik badela, edo bestela hitz filosofiko ederrez inguraturik. Hautagai bakoitzak behar ditu 60 000 izenpedura eskuratu, Aljeriako 25 lurraldetarik etorriak, gutxienez 1500 bakoitzetik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3486. zbk

Bizitzen ikasi orduko bizia han harat joana duzu

Louis Aragon

Gure Hitza | 2019/02/14

Pertsona batzuen joaiteak oroitzapenak ekartzen

Menane Oxandabaratz

Joan den astean jakin da Peio Erramouspe Baigorriar semea hil zela. Hori entzutean etorri zaizkit oroitzapen batzuk. Irulegiko Irratia sortu zelarik 1981eko urte hondarrean, Peiok Irulegin zuen Menta etxean, parte bat prestatu zuen zuzenean irratia hedatzeko. Gogoan dut behar zela bere etxean sartu eta gainean irratiak bazuela gela ttipi bat nun estudio bat muntatua izan zen. Oroitzen naiz ere Pirinioetako zakur zuri handi horietarik bat bazuela eta beldurtzen nintzela zakurrak ausikitzea! Beti hitz goxo bat bazuen guri ongi etorria egiteko eta artetan kafeño bat ere eskaintzen zaukula. Gero Irulegiko Irratiak leku gehiago hartu zuen eta estudio handiagoak plantatu nahian bere arditegiko xoko bat eman zaukun han plantatzeko.

Orduetan hurbildu ginen batzuk ez ginakien ere zer zen xuxen irrati bat, nola ibiltzen zen, zer berri mota zabaldu behar zen eta noraino entzuna zen... Beharrik beste batzuk esperientzia eta gogoeta hobeak eginak zituzten afera ongi ibil zadin. Mittera...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016